Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Iruñeko erraldoi eta prozesioari buruz, Urbeltz
Aritz Ibañez Lusarreta
2013/07/16
Atzoko Jose Angel irigaray-ren testuaren haritik Juan Antonio Urbeltzen beste bat ekarriko dut gaur hona. Aitor Calleja eta Unai Lako-ren "Gigantes de Navarra" liburuan Iruñeko erraldoien jatorriari buruz idazten du Urbeltzek eta bide batez, San Ferminen prozesioari buruz ere ikuspuntu aberasgar...
Perutik Kanadara, Amerikar folklorea protagonista
2013/07/16
Uda beteko berotan sartuta eta dantza-denboraldia bukatzear den honetan topera martxan dabil Haritz euskal dantzari taldearen motorra. Entseguetan izerditan, arropak prest, kartelak kalean. Urteroko zita garrantzitsuenetakoa dugu Elgoibarko Nazioarteko folklore jaialdiak, eta Amerikar kontinenteko ...
Birsortu da Iruñea eta nire dantza grina!
2013/07/15
Bukatu dira San Ferminak eta triste gaude iruindar gehienok (Saloura joan ez garenok behinik-behin). Eta bestondoa uste baino txikiagoa dela probestuz, irakurtzeko ahalmena ez zait desagertu eta pasa diren bestei buruz irakurtzen daramat goiza. Tartean, berriz jo dut Jose Angel Irigarayk Ortzadarre...
Ez berbazkoak
2013/07/01
Euskararen biziberritzeaz eta euskal kulturgintzaz gogoeta mamitsuak egin ditu Sorguneak ikerguneak azken urteotan. Kultur bizitzaren azterketatik abiatu eta euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak proposatu ditu. Azterketa eta estrategia, egunerokoan kateatuta bizi garenok premiazko...
Galdakao, Amaña, Goimendi eta... Villach!
2013/06/28
San Joanak pasa dira, eta udako txanpa betean gaude sartuta. Bihar, larunbata, Galdakaon izango gara Arrateko dantzak eskaintzen. Hurrengo astean Amañako jaien hasieran dantzatuko dugu. Santiago egunean Gomendin soka-dantza ohikoa izaten da. Eta uztaila bukaeran autobusa hartu eta Austriaruntz abi...
San Joan esku-dantza, baita Olaberrian ere
2013/06/27
Gure neskatxek lan handia izan dute aurtengoan. Handia baina gustokoa. Urtarrilean Donostiako San Telmon erakutsi behar izan zuten esku-dantza, Dantzagunea-ren eskutik.
Pasa den igandean, Sanjoan bezperaz eta ohi denez, Beasaingo Igartzan eta Barrendain plazan bete zuten erritoa.
Eta ast...
Soka-dantza argi-ilunpetan eta dantzariak airean
2013/06/26
Gauez dantzatzen dugu soka-dantza San Joan egunean. Gaueko 23:30ean dantzatu dugu 1994tik. Aurten ez. Aurten Udalak ordu erdi aurreratzea eskatu digu eta halaxe egin dugu. Aurten 23:00etan egin dugu. Antzeman dugu jendea afalostean mahaitik altxatzeko goizo zela ordua, eta hasi garenean plaza erdi-...
Galdakaotik San Pedrora
2013/06/26
Udaberria dantzaz betea izan bagenuen, azken asteotan berriro ere indarrez bete eta datozen emanaldiei gogotsu ekitekotan gara. Asteburuan izango ditugu bi zita garrantzitsu: larunbatean Galdakaon izango gara, eta igandean berriz Elgoibarko Idotorbe edo San Pedro auzoan.
Ekainaren 29an , zapatua...
Eibarko Dantzari Eguna 2013
2013/06/26
Dantza eskolako ikasturte bukaera eta San Joan aurreko asteburua elkartzen dira Eibarko Dantzari Egunean. Ekainaren 14an, ostrial arratsaldean, Klub Deportiboko dantzariek hartu zuten Untzaga plaza, urtean zehar prestatutako zenbait dantza aurkezteko.
Gipuzkoako zinta-dantza, makil txikiekikoa et...
Iruñeko Neska eta Mutil-nausiak
2013/06/25
Azken asteotan Iruñeko auzoetako festak izan dira, txandaka, ia-ia San Ferminak heldu eta pixka bat lehexeagorarte. Duela zenbait urtetik hona Maiordomoen ohitura berreskuratu eta auzo horietako bakoitzean haien dantza egin ohi dute, garai batean bezala, festei hasiera emateko.
Txantreako jaien...


