Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Galdakaotik San Pedrora

Dokumentuaren akzioak

Galdakaotik San Pedrora

2013/06/26 16:42

Udaberria dantzaz betea izan bagenuen, azken asteotan berriro ere indarrez bete eta datozen emanaldiei gogotsu ekitekotan gara. Asteburuan izango ditugu bi zita garrantzitsu: larunbatean Galdakaon izango gara, eta igandean berriz Elgoibarko Idotorbe edo San Pedro auzoan.

Ekainaren 29an, zapatua, Galdakaoko Santi Brouard plazan emanaldia eskeiniko dugu, iluntzeko 20:00etan. Bertako Andra Mari dantza taldeko lagunek gonbidatuta udaberriko jaialdiaren baitan parte hartuko dugu, Kezkako dantzariekin batera. Aspaldiko lagunak ditugu Andra Marikoak, eta Haritzeko kideok asko ikasteko aukera izan dugu beraiengandik. Hala, harreman horri eutsiz, eta gure taldeak 40. urteurrena ospatzen diharduela eta gonbidatu gaituzte beren herrira, eta gustu handiz eta esker onez heldu diogu gonbitari. Gipuzkoako dantzak izango dira protagonista beste behin ere, tartean soka-dantza, uztai handiena, zinta dantza, uztai txikiena, brokel-makilena, eta baita zenbait soinu zahar ere. Eibartarrek berriz Arrateko Amaren dantzak plazaratuko diztuzte.

         

Biharamunean aldiz, hau da, domeka goizean, Elgoibarko Idotorbe auzoan izango gara, San Pedro jaietako soka-dantza dantzatuz. Iaz berreskuratu genuen auzotarrekin batera bertako soka-dantza, eta aurten ere ohiturari helduko diogu. Oraingo honetan baina, neskak izango dira soka osatzeko ardura izango dutenak lehen aldiz.

Dantza usainean pasako dugu hortaz, beste behin ere, asteburua. On dagigula!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt