Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Errosarioko Amaren ezpata-dantza, badator bigarrena ere

2010/09/27

Iaz hasi ginen pausoka, eta ibilian-ibilian bidea egiten dihardugu; XVI. Mendean abiatu, ondoren desagertu eta aurreko urtean berreskuratutako tradizioarekin aurrerantz darraigu. Datorren domekan, urriaren 3an, bigarren urtez eskeiniko dugu Elgoibarren Errosarioko Amaren ezpata-dantza.  Lehen urte...

San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza karrikaratuko dugu bigarrengoz

2010/09/21

Iaz sortutako tradizioa berrituko dugu aurten bigarrengoz, heldu den igandean, irailaren 26an, San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza berriz ere karrikaratuz. Hauxe izanen da programa: 11:30 - Arrotxapeko zubian: Bandera arbola eta kortejoaren irteera 12:15 - Aldapako San Ferminen elizati...

Amorenaren kimuak

2010/09/20

Aurreko larunbatean egin zuen Iruñeko erraldoi eta kilikien konpartsak bere 150. urteurreneko ekitaldi nagusia. Zezen-plazan, Amorenaren kimuak izeneko ikuskizuna antolatu zuten eta bertan parte hartu zuten besteak beste, Josetxo Goia Aribe saxofoi jotzaileak, Mari Cruz Corral jota abeslariak, La ...

Beasaingo Iruñeko galtzadarrien gainean dantzan

2010/09/19

"Etor bitez Euskal Herriko ezpata-dantzarien artean, ohiko talde, elkarte ala kofradia bakoitzeko dantzari-buru ala azkendariak, aukeratu beharko liratekelarik iaioenak, nola ezpatak hala bordoiak dantzatzera. Aurkeztu beharko dute egun horretan, ikusgarriro jantzita, bakoitzak berezkoak dituen apai...

Igartzan ez dugu berehala ahaztuko !

2010/09/18

2010eko Irailak 11, egun   ederra izan genuen Beasainen.   Lehenik eta behin, Igartzako inguru osoa estreinatu ahal izan genuen dantzaleku moduan: Zubia, Jauregia, Dolarea, Burdinola, Errota eta Ermita zaharberritzeko obrak eta lanak bukatu dira, eta distiratsu ag...

Beasaindik Lastur eta Aiastiara

2010/09/17

Joan den astean Beasainen izan baginen dantzan, datorren bi zapatuetan emanaldi bana emango dugu Lastur eta San Migelen, azken urteotako bi plaza fideleetan. Lehenengo zita larunbat honetan izango da, arratsaldeko 6etan Lasturko frontoian. Badira urte batzuk Haritz dantza taldeko kid...

Arrateko saioaren oihartzun mediatikoa

2010/09/16

Arrateko kronika eta argazkiak oraindik argitaratzeko ditugu, baina aurten komunikabideek arreta berezia jarri diote irailaren 8koari eta horietako batzuk bilduko ditugu aurrerapen moduan. ETBko kamerak izan genituen Arraten eta hona gaueko albistegian eskainitakoa: Eibartv interneteko telebi...

Taxoaren hasi dugu iraileko erronda

2010/09/15

Udaberrian emanaldi gutxi izan ostean, zamatuta heldu zaigu uda ostea: Taxoare, Beasain, Iruñeko zezen-plaza, San Fermin txiki, Donibane Garazi... Esan bezala, irailaren 5ean emanaldia izan genuen Iruñea ondoko Taxoare herrian, bertako festen baitan. Bertan erakutsi genituen dantzak, hauexek: Gip...

Iraila dantzaz blai

2010/09/10

Emanaldiz betea dator iraila Haritz euskal dantzari taldeko kideontzat, asteburu honetan hasita hurrengo lauetan izango baitugu non dantzatua. Irailaren 11n Beasainen izango gara, 18an Lasturren, ondorengo zapatuan San Migelen eta, amaitzeko, urriaren 3an Errosarioko amaren ezpata dantza eskeiniko ...

Bjeljinatik Villaluenga de la Sagra-ra

2010/09/07

Aurreratu bezala, abuztu hasiera mugitua izan dugu aurtengoa. Abuztuaren 2tik 11ra Bosnia aldean ibili ginen dantzan. Bjeljina izeneko hiriaren inguruan. Bertako "Rhythm of Europe" izeneko jaialdian parte hartzera gonbidatu gintuzten Eslovakia, Bulgaria eta Turkiako talde banarekin batera. Ez gen...

Harpidetu