Dokumentuaren akzioak
Perutik Kanadara, Amerikar folklorea protagonista
Uda beteko berotan sartuta eta dantza-denboraldia bukatzear den honetan topera martxan dabil Haritz euskal dantzari taldearen motorra. Entseguetan izerditan, arropak prest, kartelak kalean. Urteroko zita garrantzitsuenetakoa dugu Elgoibarko Nazioarteko folklore jaialdiak, eta Amerikar kontinenteko dantza taldeak izango ditugu protagonista 27. edizio honetan. Uztailaren 24an izango da, asteazkena, gaueko 22:30etan Olaizaga kiroldegian.
Bi konpainia handirekin batera jardungo dugu Haritzeko dantzariok: batetik Ipar Amerikatik, Kanadatik hain justu, Ensemble Folklorique Mackinaw izango dugu ikusgai; eta hegoaldetik berriz Peruko Jallmay. Bertako aniztasuna eta aberastasuna nabarian geratuko zaizkigu beraz, Kiroldegiko oholtzan beste behin.
Mackinaw - Kanada
Konpainia hau1974an sortu zen , Actoneko Tovarich eta Drummondvilleko Alunelul folklore-taldeen elkartzetik. Azken horretan du egoitza, Quebec erdialdean, eta folklore tradizionalaren berreskuratze eta mantentze lanetan dihardu esperientzia handiko giza-talde baten zuzendaritzapean. Taldearen izena, Mackinaw, antzina basoan lanerako erabili ohi zen jaka gorri eta beltzetik dator. Quebectar dantzen errepertorio zabala aurkezten du, eta dantza eta antzerki-izaera uztartzen ditu.
Jallmay - Peru
Jallmay (kitxueraz "lurra lantzea") kultur-elkartea 1996an sortu zen Peruko kultur aniztasuna sustatu eta ondare materiagabea gordetzeko asmoarekin. Izan ere, Peruko topografiaren ezaugarriek eskualde bakoitzean eta zenbait kasutan herri bakoitzean bertako dantzak garatzea ekarri zuten, sekulako ugaritasuna lortuz. Jallmay elkartearen ikuskizunek, beraz, Peruko aniztasuan harrigarriaren irudi zehatza eskaintzen dute: horretan datza beren originaltasunaren funtsa.
Haritz EDT - Euskal Herria
Haritzek 40 urte betetzen dituen honetan, Elgoibarko Nazioarteko Folklore jaialdiaren XXVII. edizioari ekingo diogu. Oraingoan Nafarroako dantzak taularatuko ditugu. Lehen zatian, gizon-emakumeen inguru irekiko dantza den Erronkariko Ttun-ttuna, Baztango zortzikoa, eta Iturengo soka-dantza izango ditugu ikusgai.
Bigarren zatian berriz, Behe Nafarroara jauzi egingo dugu, Luzaideko dantza koloretsu eta alaiak eskainiz. Urtero pazko-igandez antzezten den inauteria aurkeztuko dugu, kontradantzak, jauzia, sorginak eta euskaldunak, kadrillea eta dantza luzea eskainiz besteren artean.
Txankakua merkataritza elkarteko dendetan salgai daude dagoeneko jaialdirako sarrerak: 5 euro ordaindu beharko dute helduek, eta 3 euro berriz jubilatuek, 14 urtez azpikoek eta gazte txartelaren jabe direnek. Dena den, nahi duenak egunean bertan ere izango du sarrerak erosteko aukera, kiroldegiko lehiatilan bertan, amaieran Txankakuaren eskutik egingo den zozketan parte hartzerik izango ez duen arren.
Horra, bada, munduko folkloreaz gozatzeko aukera, baliatu dezagun Peru eta Kanada (eta Euskal Herria) dantza eta musikaren bitartez apur bat gehiago ezagutzeko dugun aukera paregabea.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
HARITZ EDT
Haritz Euskal Dantzari Taldea
ELGOIBAR | 1973
Posta Kutxa: 183
20870 Elgoibar
Kontaktua:
Tfnoa: +34 686 63 31 78
Email: haritzdantza@gmail.com
Instagram: @haritzedt
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Patxi Montero on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Aritz Ibañez Lusarreta on Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten 2016/02/29
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Koko-dantzak Elgoibarren
Haritz2013/01/31
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Haritz2012/06/28
-
Mikelue on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Mikelue2012/06/28
-
Xabier Urresti on Pausoka pausoka, bagoaz aurrerantza
Xabier Urresti2010/10/07
-
Henry on Borja joan zaigu
Henry2009/03/01