Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Elgoibarren San Bartolome egunez dantzatzen den Soka-dantzaz gain, garai batean hainbat baserri auzotan ere burutzen ziren ekitaldi horiek. Pello Arrietak "Elgoibar dantzan" libururako bildutako datuen arabera Sallobenten adibidez 1880an meza ondoren aurreskua atera zen, San Roken 1896an aipatzen da lehenengoz, eta gerora 50eko hamarkadan ere Baltasar elkartearen eskutik soka-dantzak osatzen zituzten auzotarrek Sallobente, Azkue edo San Roke zein Aiastia edo San Migelen. Hurbilago, Haritz dantza taldeak ere antolatu izan ditu soka-dantzak Elgoibarko auzoetan.

Erromeria Elgoibarren San Pedro egunean, 1956-06-29 CC BY-SA: Ojanguren, Indalecio - GureGipuzkoa.net
Idotorbe edo San Pedro auzoan osatutako soka-dantzen berririk lortu ez dugun arren, urte luzetan izan da hura ere dantza eta erromerien lekuko. Ezagunak dira adibidez 1948tik 1957ra bitartean San Pedro jaien baitan antolatzen ziren dantza txapelketak. Azken urteetan ere hainbat emanaldi antolatu izan dira inguruko taldeen eskutik.
Aurten berriro ere dantza presente egongo da Idotorben. Asteburuan ospatuko dituzte jaiak bertan, eta egitarauaren barruan, domekako 10:30etako meza ostean, Haritz dantza taldeko kideek eta hainbat auzotarrek elkarlanean osatuko dugu soka-dantza. Berri pozgarria, beraz, dantzarentzat eta auzotarrentzat, eta luzaro iraun dezala sokak, auzotarren lotura josiz!