Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Koko-dantzak Elgoibarren

Dokumentuaren akzioak

Koko-dantzak Elgoibarren

2013/01/31 15:25
Euskal Herriko txoko askotan inauteriak hasi dira jada, eta Elgoibarren ere konturatu ordurako izango gara guztiok mozorrotuta. Aurten ordea herriko kaleetan bisita berezi bat izango dugu, koko-dantzak izango baitira karnabal larunbatean, otsailak 9.



Duela sei urte Eibarko Kezka dantza taldearen eskutik jarri zen martxan koko-dantzen ekimena, eta geroztik bertako kale eta baserriak mozorro, alaitasun eta dantzaz bete dituzte. Aurten, Haritz euskal dantzari taldearen 40. urteurrena aitzakia hartuta gurera gonbidatu ditugu, eta Elgoibarko kaleetan izango dira koko-dantzariak.





Iluntzeko 7etan hasita Kalegoen plazatik hasi eta Maalaraino kolorez jantziko dugu Haritzeko kideok, beti ere Kezkako dantzarien eta Mauxitxa txarangaren konpainia onean.



Pasa den hilaren 22an Oier Araolazak emandako hitzaldian entzunak gogoan, azkenaldiko joeren desberdina izango den alternatiba bat plazaratu nahi dugu hala. Ideia horiek ardatz, ongi pasatzeko deia egin nahi dizuegu guztioi. Masustak, burburixuak, koko-dantzariak, Kattalin, Maria, Batista Kojua... zain daude inauteri zapatua noiz iritsiko!

 

 

Argazkiak: Iñaki Zugasti eta Fernando Retolaza

Dokumentuaren akzioak

Mauxitxa Txaranga
2013/01/31 19:17
Kaixo Haritz: Gogoratzen dizuegu gure herriko txarangaren izena (azken 43 urtean) MauXitxa Txaranga dela. Ondo segi eta karnabal zapaturarte. Mauxitxa Txaranga www.mauxitxa.net
Haritz
2013/02/01 10:25
Barkatu Mauxitxa, badakigu aspertuta zaudetela zuzenketa hau egiteaz. Aldatu dugu. Horrelakoak gertatzen dira herrian izen antzekoa duten baserri eta gazta famatua daudenean. Eskerrik asko gurekin ekintza honetan parte hartzeagatik!
Mauxitxa Txaranga
2013/02/01 11:59
Eskerrik asko zuei eta ea elkarrekin ekintza berri gehiago antolatzeko aukera dugun. Ondo segi

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt