Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Irune Tubia

Orain arteko erantzunak

Irune Tubia on Feministak bai, baina dantzan ez

2015/01/21

Guk nerabeekin egiten genuen dantza barnetegian emakumeon gaia landu genuen duela bizpahiru urte. Ikerrek hitzaldi bat prestatu zuen, hainbat adibiderekin. Argazki eta bideo asko zituen powerpoint bat eta guzi. Ez soilik dantzaren inguruan, bestetako hainbait ekitaldi agertzen baitziren. Asko parte hartu zuten, galdera asko egin zituzten amaieran eta gogoeta interesgarriak. Orai helduen taldean landu beharko genuke, baina uste dut zailagoa izanen dela. Gure buruari filtro gehiegi jartzen dizkiogulako iritzia eman aurretik (haurrek naturaltasun handiagoz ematen zuten).

Irune Tubia on Feministak bai, baina dantzan ez

2015/01/21

Azkenaldian buruan bueltaka dudan gaia atera duzu! Twitterren aipatu bezala, emakume batzuk nahiz eta gure bizitzan, hainbat arlotan gure eskubideen defentsan jardun gero dantzaren inguruan ez dugu holako exigentzia maila alturik. Rakelek eta Aritzek galdera egin eta nire burua ikusi dut ispiluaren aurrean. Bai, aitortzen dut, dantzan ez dut exigitzen bizitzaren hainbat arlotan eskatzen dudan berdintasuna. Gure dantza taldean oraindik ere markatuegi dago nesken eta mutilen arteko rol banaketa. Bakoitzak baditu bere funtzioak taldean. Eta gainera ez da soilik errepertorio kontua. Dantza taldean zenbait gauza badira aldatuko nituzkeenak, eta betidanik izan naiz borroka ezberdinetan. Berez, taldeko asko nekatuta egonen dira dena birplanteatzeko dudan ohituraz. Gai hau berria da ordea. Duela gutxi arte gure taldean inoiz planteatu ez dena. Nik argi daukat zer nahi dudan, zein izanen zen egoera ideala, baina ez naiz sutsuki ari hori defendatzeko. Zergatik? Erantzun errazak badira: nekea, beti zerbaiten kontra ibili beharra, erosotasuna (dena berdin mantentzeak ematen duen erosotasun edo ongizate faltsu hori), besteek ez ulertzeko edo ez onartzeko beldurra... Baina hoiek guziak ez al dira ba aitzaki merkeak? Nork bere burua zuritzeko erabiltzen diren horietakoak?
Ez dut erantzunik "zergatik?" horri emateko. Lehendabiziko pausoa arazoa ikusi eta aurre egiteko estrategiak bilatzea litzateke. Hortik aurrerakoa, talde lan izugarria!

Zuek zer nolako esperientziak izan dituzue zuen taldeetan, plazetan,herri edo auzoetan? Aldaketarik azken urteotan?

(Bukatzeko: onartzen dut plazan edo auzoan errazagoa zaidala nire lekuaren aldarrikapena egitea dantza taldean baino)

Irune Tubia on Maskarada ala maskaradak?

2013/02/13

Inauteria ala inauteriak? Ziurrenik bietara kasuaren arabera Aritzek dioen bezala.
Irune Tubia

Irune Tubia

Emakumea. Sendagilea ofizioz. Dantzari eta musikaria afizioz. Euskal Herriko bihotzetik mundura irekitzen den leiho honetatik...