Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Soka-dantza argi-ilunpetan eta dantzariak airean

Dokumentuaren akzioak

Soka-dantza argi-ilunpetan eta dantzariak airean

2013/06/26 16:51

Gauez dantzatzen dugu soka-dantza San Joan egunean. Gaueko 23:30ean dantzatu dugu 1994tik. Aurten ez. Aurten Udalak ordu erdi aurreratzea eskatu digu eta halaxe egin dugu. Aurten 23:00etan egin dugu. Antzeman dugu jendea afalostean mahaitik altxatzeko goizo zela ordua, eta hasi garenean plaza erdi-hutsik zegon oraindik, nahiz eta bukaerarako bete den.

2013-06-24_Eibar-San-Joan-soka-dantza_IZ_9775

Badira urte batzuk udalbatzak ez duela soka-dantzan parte hartzen. Beraiek jakingo dute zergatik. Eurek galtzen dute. Horren ordez urtero San Joanetan izaten diren omenduak ateratzen ditugu sokan. Aurten ...etakitto aldizkaria, Badihardugu elkartea eta Asier Cuevas izan dira omenduak. 

2013-06-24_Eibar-San-Joan-soka-dantza_IZ_9803

Argiari dagokionez berriz, beti bezala, argi-ilunpetan aritu gara. Plaza handia, gaua ilun, eta geldi egoteko asmorik ez duten dantzariei erretratoa egitea ez da lan samurra izango. Aurten behintzat, dantzarientzat argi ederrak marraztu ditu Iñaki Zugastiren kamerak. Dantzariak argitsu, koloretsu eta airean harrapatu ditu.

2013-06-24_Eibar-San-Joan-soka-dantza_IZ_9869

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com