Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Ezpalak 2010. Iruñeko emanaldiaren kronika

2010/06/01

Aurten behintzat eguraldiaren aitzakiarik ez genuela izanen argi geratu zen goiz samarretik. Alde zaharraren eguna ospatzen zen gainera Iruñean eta giroa ere ziurtatuta zegoen. Dantzari eta musikarien lana baino ez zen falta. Ordu batak inguruan hasi ziren heltzen Luzaide, Donostia, Baztan, Ossau,...

Ezpalak jaialdia asteburuan

2010/05/28

Asteburuan eginen dugu Ezpalak dantza tradizionalen nazioarteko jaialdia ren 5. edizioa, Iruñean eta Eibar-en. Ezpata-dantzak izan ziren lehenbizi (Eibar-en) eta gerora (Eibar eta Iruñean) Makila-dantzak, Arku-dantzak, eta Karaktere-dantzak heldu dira. Aurten, jakina denez, Dantza-jauziak izanen...

Kurtso bukaerako jaialdia

2010/05/27

Urtero legez, Trinitate jaien baitan izango du aurten ere dantzak bere lekutxoa, zapatuan izango baita plazan (euririk balitz, kiroldegian), arratsaldeko 6etan, dantza eskolako ikasleen kurtso bukaerako jaialdia. Ikasturtean zehar egindako lana plazaratuko dute Inazio Bereziartua musika eta dantza...

Euskal Jaia eta Ezpalak jaialdia asteburuan

2010/05/26

Ahal izanez gero maiatzeko azken asteburuan ospatzen da Euskal Jaia Eibarren, eta aurten ere horrela egokitu da. Orain urte batzuk Ezpalak, dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen hasi ginen Euskal Jaiaren baitan, eta aurten bosgarren edizioa egingo du jaialdiak. Ohi bezala, Iruñek...

Guardia eta Eltziegoko dantzak

2010/05/21

Maiatzaren 15ean, San Isidro egunez hurbildu zen Gipuzkoako Dantzagunera Gasteiztik Arabako Errioxako dantzak irakastera etorritako  dantza-maisu taldea. Pedro Elosegi, Gasteizko Udalaren Folklore Eskolako zuzendariak egin zituen aurkezpen lanak, eta landuko genituen dantzei buruzko informazioa e...

Ezpalak dantza-jauzien jaialdiaren egitaraua

2010/05/21

Maiatzak 29, larunbata, Iruñea 17:30 Kalejira alde zaharreko karriketan barna 18:00 EZPALAK, dantza-jauzien nazioarteko jaialdia Burgoen plazan. Euskal Herriko eta atzerriko dantzen erakustaldia: Duguna dantza taldea - Iruñea (Nafarroa) Baztandarrak – Baztan (Nafarroa) Osseau haraneko...

Ezpalak 2010 eskuko programa

2010/05/20

Prest dago dagoeneko 2010eko Ezpalak jaialdiko eskuko programa. Paperean banatuko dugu eskura, baina pdf-an ere ikusi dezakezue hemen. 5,4 Mb-eko artxiboa da, beraz, onena loturatik zuzenean disko gogorrera jaistea daukazue. Ezpalak 2010 eskuko-programa (pdf, 5,4 Mb) Edo hemen bertan ikusi nahi...

Jaietan giro: Festen dantzan

2010/05/18

Aurreko larunbatean karrikaratu zuen Berria -k udaberrioro argitaratzen duen "Jaietan giro" gehigarria. Bertan Euskal Herriko jaietan hemendik-hara ari daitezkeen musika talde, dantza talde, bertsolari eta enparauei buruzko informazioa eman ohi dute. Duela Pare bat aste Joxi Ubeda kazetariaren de...

Aiko taldea: Jauzien doinua eta dantzaldia

2010/05/13

Aiko musika eta dantza tradizionalaren mundua ikertu, sustatu, eta gizarteratzeko sortua den musika eta dantza maisuen talde bat da. Dantza tradizionalaren didaktika lantzeaz gain, plazara ere ateratzen dira dantzara eta jotzera. Dantza tradizionalen musikarekin hiru disko argitaratu dituzt...

Soka-dantza Santa Kurutz-eko ermitan

2010/05/13

Ohi bezala Santa Kurutz jaiak ospatu dituzte Mandiola eta Gorosta bailaren artean dagoen Santa Kurutz ermitan, eta bertan izan gara maiatzaren 9an soka-dantza dantzatzen. Hasteko Usartza txistulari taldeari omenaldia egin zitzaion, Eibarren txistulari banda osatua dagoela 75 urte bete direl...

Harpidetu