Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea San Joan esku-dantza, baita Olaberrian ere

Dokumentuaren akzioak

San Joan esku-dantza, baita Olaberrian ere

Gure neskatxek lan handia izan dute aurtengoan. Handia baina gustokoa. Urtarrilean Donostiako San Telmon erakutsi behar izan zuten esku-dantza, Dantzagunea-ren eskutik.

Pasa den igandean, Sanjoan bezperaz eta ohi denez, Beasaingo Igartzan eta Barrendain plazan bete zuten erritoa.

Eta astelehenean, Sanjoan egunez, Olaberriako Sanjoan jaietan dantzatu ziren bertako San Joan plazan. Oso polita den plaza honetan, herritarren giro goxoan eta arbolaren itzalean, saio ederra osatu zuten.

Zorionak bai dantzariei, bai musikari eta laguntzaile guztiei.

Hona hemen irudi batzuk:

Astigarreta Sanjoan 1924

Astigarreta, Sanjoan 1924

Astigarreta, Sanjoan 2013

Olaberriko plazan:

 

 

Aurtengo dantzariak: Amaia Erauskin (aurreskua) eta Lierni Olano (atzeskua), Lierni Alba, Oihana Albisu, Eneritz Aldanondo, Ainhoa Antxia, Marta Arnaiz, Miren Arroyo, Maider Azurmendi, Oihane Azurmendi, Mireia Etxezarreta, Ane Garcia, Irati Gonzalez, Leire González, Irene Igartua, Ane Iñurrieta, Josune Iraola, Oihane Lopez, Naia Martinez, Itziar Mendia, Oihane Mujika, Helene Nater, Idoia Nater, Maria Ocio, Andrea Perez, Edurne Rodriguez, Ilune Saiz, Maitane Sanz, Ainhoa Sarasola, Oihane Sarriegi eta Maria Zuazola.

Argazki gehiago hemen (Iñaki Erauskin, Xabier Garmendia, Koldo Bidekieta eta Mikel Sarriegirenak)

Goierriko Hitzaren bideoa

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com