Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Villacher Kirchtag 70. jaialdira

Dokumentuaren akzioak

Villacher Kirchtag 70. jaialdira

2013/07/26 10:34

Austriako Villach herrian ospatzen den Kirchtag jaialdian parte hartuko du Kezka dantza taldeak abuztuaren 1etik 4ra. Kirchtag Jaialdiaren 70. urteurrena ospatzen da, eta hori dela programa erraldoia antolatu dute Austriako herri honetan.

Musika eta dantzaz gainezka izango da Villach jaialdi egunetan, izan ere, 50 musika emanaldi programatu dituzte eta dantzari dagokionez, Grezia, Georgia eta Austriako taldeek parte hartuko dute, Euskal Herria ordezkatuz parte hartuko duen Kezka dantza taldearekin batera. Festak irauten dituen astebetean 400.000 bisitari espero dituzte Villach-en. 

2002-07-29-05_Villacher-Kirchtag-Haritz-EDT_1747

Abuztuaren 2an eta 3an eskainiko ditu Kezka dantza taldeak emanaldiak Villach-en. Jaialdiaren une gorena abuztuaren 3an izango da, kalejira erraldoi batek hartuko baititue Villach-eko kaleak. 100 talde (musika-bandak, musika tradizionaleko taldeak, dantza taldeak, e.a.) baino gehiago izango dira kalejiran, 4.000 lagun inguru musika egiten edo dantzan, eta 50.000 ikusle kale bazterretan ekitaldiaz gozatzen. Hemen 70. Villacher Kirchtag festaren programa:

Kezka dantza taldeko espedizioa 40 lagunek osatzen dute, musikak eta dantzariak denak, eta euskal dantza sorta berezi bat prestatu dugu Kirchtag jaialdian egingo ditun emanaldietan aurkezteko. Arrateko ezpata-dantza lagin bat ere Villach-en izango da.

2002 urtean, Elgoibarko Haritz dantzari taldeak parte hartu zuen Villach-eko Kirchtag jaialdian, eta horri esker Eibarko zenbait dantzarik jaialdia ezagutzeko aukera izan zuten. 

2002-07-29-05_Villacher-Kirchtag-Haritz-EDT_1743

Villach, 2002. Oihane Valenciano trikitilaria Austriako soinu jole batekin.

Uztailaren 29an abiatuko da Kezka dantza taldea Austriara bidean, eta Italian eta Eslobenian geldialdiak egin ondoren abuztuaren 1ean iritsiko da Villach-era. Emanaldiak abuztuaren 2an eta 3an egin ondoren, Eibarrera itzulera abuztuaren 6rako aurreikusita daukagu.


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com