Orain arteko ekarpenak
2024/10/30
Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion lehen aldiz dantza efimeroa deneko ideia h...
2024/07/16
Sei urte ditu. Gustura ari da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak, pedagogoak, komunikabide...
2024/05/20
Eskrima historikoari buruzko erakustaldi didaktiko bat ikusten izan gara Eibarko Armagintzaren Museoan . Hiru gauza partekatzen ditugu gutxienez euskal dantzariok eskrima historikoarekin: 1. Tresnak (ezpatak, makilak, brokelak...). 2. Tresna horien erabilera eskuekin. 3. Hain ezaguna ez den gorput...
2024/05/16
"Azken urteetan behin eta berriz diogu dantza gure gorputz hizkuntza dela, indarra jartzen ari gara hizkuntza izaera horretan", euskal dantza, euskaldunon gorputz hizkuntza dela aldarrikatu du Oier Araolazak eta euskal dantza hizkuntza gisa ulertzeak dakartzan onurak eta ondorioak azaldu ditu ...
2024/05/03
Txutxin ez zen itzul-ingurutan ibiltzekoa. Dantza-maisuengandik gorputzaren ezagutza izatea espero da, baina zientzialariak behin eta berriz ari zaizkigu gogorarazten buru-adimena bera gorputzetik abiatzen dela. Txutxin Irizar ezagutzean mugimenduak zer nolako xehetasun mailarekin ikusi eta definit...
2024/04/11
Konplexutasun maila handiena duen artea dantza dela zioen Félicité Robert de Lamennais (Saint-Malo, 1782-Paris, 1854) filosofo, teologo eta politikari ak. Aita Donostiak aipatu zuen Lamennais, dantza hizkuntza bat dela eta "hitz egiten" duela hari irakurri ziola gogoratuz. Jatorrizko aipuaren...
2024/02/27
Egingo dugu txango bat Mursegotik Dalcrozera kantuan? Egiletza eta herri-musikaren arteko nahas-mahasean ibiliko gara? Mursegoren Lapur(ari)keten artean, Txistulari pitxulari-rekin nahasian kantatzen duen Kirikiriken kantak eramango gaitu batetik bestera. Ezagutzen duzu?
Egi...
2023/10/04
Gure festetako zenbait adierazpenek beste testuinguru batzuetan dituzten aldaerak ikusi eta erritoen kaosean murgildu gara uda honetan Vilanova i la Geltru herri katalanean. 2023ko uztailaren 28tik abuztuaren 2ra 22 dantzari Kezkatu Vilanova i la Geltruko labirintoan harrapatuta ibili gara, irtee...
2023/07/21
Hezkuntza aztergai duen Hik Hasi aldizkarirako elkarrizketatu nau Ainara Gorostitzuk. Dantza, euskal dantza eta hezkuntzaz aritu ginen eta euskal dantza euskal herritar guztiok ezagutu beharko genukeen gorputz hizkuntza dela aldarrikatzen dudan esaldia ekarri du Gorostitzuk titularrera: "Euskal...
2023/04/14
Dantza izenak euskaraz idazteko moduak zalantza asko sortzen ditu. Hitz elkartzeetan 'dantza' daramatenak Euskaltzaindiaren Hiztegian hiru eratan agertzen dira idatzita:
Lotuta: sokadantza , pordondantza eta kontradantza .
Marrarekin: dantza-soka , Bizkai-dantza
Bereizita: ...
Orain arteko erantzunak
2013/05/27
Ez dago esan beharrik dantza tradizionaleko birak deialdi honetatik kanpo daudela. Izaera amateurra dutenak, 15 partaide baino gehiago dituztenak, herriko festa eta berbenak, eta kaleko eta "antzeko" (Zeintzuk ote dira antzeko horiek??) emanaldiak ez dute diru-laguntzarik izango. Noski, dantza tradizionala da deialditik kanpo utzi nahi dutena. Etxepareko arduradunekin honi buruz eztabaidatu nuen iaz, eta esan zidaten bazela deialdi orokor bat, euskal dantza taldeek parte har zezaketena. Aurten galdetu dut deialdi horri buruz, baina hara, suerte txarra, deialdi hori desagertu egin da.
2013/05/24
Bideoa ederra da, baina niri inbidia Ontario Arts Council-ek ematen dit, 50 urtez Ontarioko dantza jarduerak babesten dituen erakundearen lanak. Eta erantzunen artean honekin geratzen naiz: "Zergatik arnasten duzu zuk?".
2013/04/17
Euskal dantzen kasuan, horrez gain kontuan hartu beharrekoa da euskal abertzaletasunetik egindako berregite eta sorkuntza koreografikoa, adibidez, XX. mende hasierako ezpata-dantzari eta poxpolinak EAJren batzoki sarearen bidez zabaldu zirenak. Eta baita ondoren etorri direnak ere. Dantza, bere sorreratik erabat politikoa den jarduera... ja, ja.
2013/04/11
Bai, nik normalean ez diet grazia handirik ikusten mezu hauei, baina hau polita iruditu zait.
2013/03/22
Bai. Susmoa daukat brokel-dantza guda tankeran deskribatzeko joera hau ez ote zen Bergarako Besarkadaren festarekin abiatu. Iztuetak bere liburuan ez dio horrelako airerik ematen brokel-dantzaren deskribapenari behintzat. Gero luze jo zuen ohitura honek, XX. mende hasiera arte bai behintzat.
Argazkiari buruz, Baionako Euskal Museoan jasotakoa da, baina bertan argazkiarekin batera jasota duten informazioa nahasgarria da. 1900. urte ingurukoa dela, argazkia Nafarroa Beherean aterata dagoela, eta dantzariak zuberotarrak direla, maskaradariak. Bistan da ez direla dantzari zuberotarrak, eta argazkia Nafarroa Beherean aterata dagoenik ere ezin defendatu sutsuki.
Nire ustez Gipuzkoa edo Bizkaia aldeko dantzari-txiki talde bat izan daiteke. Beasaingo Loinazkoak? Izan liteke. Txaketillak, e.a. Baina jakin, ez dakit...
2013/03/12
Orain 37 urteko maskaradak ikustea ederra da beti, mila esker Andra Marikoei berriz ere. Atentzioa eman didaten kontu batzuk orain. Zalantza sortu zait ea zatiak desordenatuta ageri ote diren bideoan. Adibidez, Arraroa egin zaik bralearen zati batzuk bideoaren hasieran agertzen direla eta beste batzuk bukaeran. Juan Antonio Urbeltz-ek, "Dantzak" liburuan, besteak beste Altzaiko gazteen maskaradetan dantza eta ofizioek zuten ordena jasotzen du. Liburua 1978koa da, eta urte horretan bertan eskaini zituen Argiak Zuberoako maskaradak, beraz, bideoan agertzen dire Altzaikoen maskaradei buruz ariko da Urbeltz. Hauxe da bertan (224. orr) jasotzen duen dantza eta ofizioen ordena: Barrikada haustia, moneiñak, aintzina pika, branle, manitxalak, kestuak, gabote, txorrotxak, godaleta-dantza, bohaumiak, kauterak, moneiñak, aintzina pika, arribada.
Bestalde, konturatu naiz marexalen parte hartzea dantzetan, gaur egun ikusten dena baino handiago dela. Gabota eta godaletean aitzindariekin batera aritzen dira bi marexala.
Azkenik, iruditu zait dantzarietako bat, (Gathuzaina?) Dominika Rekalt "Titika" izan daitekeela.
2013/03/11
Anuntxi Aranak salatzen duen izen bilakaera horren inguruan (dantza-jauziak > mutxikoak) esango nuke, biak ere nahiko zaharrak, zabalduak eta erabiliak direla, baina akaso badirudi orain 'mutxikoak' forma nagusitzen ari dela, zaharragoa dirudien 'dantza-jauziak' itzaleratzen ari den moduan.
Dena den, Baztango mutil-dantzen eta emakumeen parte hartzearekin lotuz, bada kontu bat maiz aipatzen dudana, eta mutxikoak izenaren erabileraren mesedetzat dudana. Baztanen maiz esaten da mutil-dantzak mutilek dantzatu behar dituztela izenak berak argi dioelako noren dantzak diren. Nik horren aurrean esan ohi dut Iparraldeko mutxikoak ere izendapen bera direla, alegia, "mutikoak", mutikoen dantzak, eta aldiz Iparraldean emakumeek ez dutela inolako arazorik "mutikoen" dantzak egiteko. Eta gainera, izena eta izanaren arteko tartearena, oso ohiko kontua dela hori dantzetan. Adibidez Lesaka eta Debako "ezpata-dantzetan" ez dutela erabiltzen ezpatarik, makilak baizik, edo larrain-dantza ez dela gaur egun ia-inoiz egiten larrainean eta halere larrain-dantza izaten jarraitzen duela.
2013/02/21
Azpi-taldeak nolabait izendatu beharra izanez gero ballet konpainiek darabilten izendatze sistema aprobetxa liteke, nahi bada. Adibidez, Nederlands Dans Theater ospetsuak hiru talde ditu: NDT1, NDT2 (gazteak 17-22) eta NDT3 (+40). Dena den, nire esperientzian +40ekoak eta 16-17koak elkarrekin aritzea, eta denak "dantzariak" izatea, abizenik gabe, irakazpen bikain eta abersagarria.
2013/02/20
Egunkariak asko eman zion dantzari baina dantzak ere eman zion Egunkariari. Gogoan ditut Egunkariaren aldeko festak, kantari, bertsolari eta aktoreen parte hartzearekin egiten zirenak, non dantzariak inoiz falta izan ez zirenak. Orduan (eta orain ere bai, halakoak ikusten ditudanean) nahiko kritiko izaten nintzen Egunkariaren aldeko festa haien iragarpen afitxetan dantzariak tratatzen gintuzten moduagatik, adibidez: "Ruper Ordorika, Andoni Egaña, Peñagarikano, Txirri, Mirri eta Txiribiton eta dantzariak!". Sutan jartzen nintzen, "dantzariak ez al dute talderik ez izenik??" Baina beti izaten ziren hiruzpalau dantza talde Egunkariaren festa haietan zenbait dantza egiten.
Egunkaria itxi eta hiru egunera, 2003ko otsailaren 23an, Argia dantzari taldearekin Pas de Basque ikuskizuna eskaini genuen Bilbon, Arriaga antzokian. Emanaldiaren hasieran, Egunkariaren itxiera salatuz Juan Antonio Urbeltz-ek idatzitako testua irakurri zen. "Dantzak, bere sorreratik erabat politikoa den jarduera honek..." hasten zen testua. Bai horixe pentsatu nuen. Dantza politika baita, goitik behera! Ez politikakeria, ez alderdikeria, baina jarduera politikoa da dantza, zalantzarik gabe. Aurrera Egunkaria!
2013/02/18
Errioxako gobernua lan dotorea egiten ari da bertako dantzak oso modu txukunean grabatuz eta sareratuz. Hemen ordea gobernuak ez du horrelako ardurarik hartzen bere gain, eta han eta hemen elkarteak aritzen gara lan hori medio urriekin egin nahian. Baina bistan da, gure lanaren kalitatea apalagoa dela.