Herri-ondarearen apropiazio komertziala
Ondare-kulturalaren erabilera komertzialen arriskua presente dugu beti, baina oker ginen pentsatuz marka handi eta arrotzak zirela mehatxua, gutartzat aurkezten dena gertatu baitzaigu ardi-larruz mozorro jantzita hozka egin digun otsoa.
1. Momotxorro maskara herri-ondarea da, komunitate baten irudi sinbolikoa, herritarrek kolektiboki eta anonimoki zaindu eta transmititzen duten herri-jabetza.
2. Herri-kulturaren adierazpen bat marka komertzial batek bere logoarekin "markatzea" ondare kulturalaren desjabetzea da, herri-jabetzaren apropiazio komertziala.
3. Maskara marka komertzial batekin zikintzeak sinbolo kultural eta kolektiboaren esanahia desitxuratzen du. Bere funtzio eta testuinguru kulturala ―inauteri erritoekin eta herri-identitatearekin lotuta zegoena― mespretxatzen du eta proiektu komertzial pribatu horren iragarki bihurtu.
4. Momotxorroa ez da edozein estetika-elementu: bere erabilera, irudikapena eta garapena komunitatearen barne arauen arabera ulertu behar dira. Interes komertzial pribatuekin erabiltzeak jabetza-kolektiboaren ituna hausten du.
5. Momotxorroaren irudia masa-komunikazio eremuetan erakustean lortzen den zabalkundea ezin du berdindu ikur kultural horren jatorrizko jabe den komunitateak. Ondorioz, herri-jabetzakoa zena marka komertzial horri lotzen zaio. Momotxorroaren narratiba kolonizatzen du marka komertzialak: momotxorroa marka horrekin identifikatuko da lehenago, jatorrizko jabea zuen bere komunitatearekin baino.
Artikuluak eta erreferentziak
- Sergio Andrés Kaminker "Kultura merkantzia bihurtzen denean, John L. Comaroff eta Jean Comaroff-en Ethnicity, Inc. lanaren inguruan".
- Adierazpen kultural tradizionalak eta jabetza intelektuala
- Llorenç Prats: "La mercantilización del patrimonio: entre la economía turística y las representaciones identitarias"
- Isabel Pérez-Cabrero: "Apropiación cultural: ¿hay mecanismos legales para acabar con ella desde el punto de vista de la propiedad intelectual?"
Gatazkak
- Errumaniako ator tradizionalen apropiazio kulturala egitea leporatu diote Louis Vuitton diseinu-etxeari. (The Guardian)
- Viana do Bolo eta Vilariño do Conso herriek Dolce&Gabbana diseinu etxea salatu dute berain inauterietako pertsonaien jantziak kopiatzeagatik (Dantzan)
- Mexikoko Kultur Idazkaritzak Zara salatu du Mixtec kulturaren diseinuak erabiltzeagatik (Berria)