Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kuarrenta Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean

Dokumentuaren akzioak

Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean

2018/09/17 08:15
Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean

Ezkerrean, Viana do Boloko Boteiroa. Argazkia: Carlos Gonzalez Ximenez. Eskubian, Dolce&Gabbana-ko modeloa. Argazkia: Getty Images

Imajinatu diseinu marka famatu batek Lantzeko txatxoak kopiatu eta jantzi linea bat sortzen duela. Horrelako zerbait gertatu da Galizian. Viana do Bolo eta Vilariño do Conso herriek Dolce&Gabbana diseinu etxea salatu dute berain inauterietako pertsonaien jantziak kopiatzeagatik, firma italiarrari eskatu diote publikoki errekonozitzeko erabilitako inspirazio iturria.

Dolce&Gabbana-k aurreko urteko iraileko Milango moda astean aurkeztu zituen zenbait arropa, Galiziako inauterietako Boteiro mozorroen jantzien oso antzekoak dira. Entroido izenez ere ezagutzen den jaian, kolore alaidun eta deigarridun arropez jantzitako mozorroek hartzen dituzte kaleak. Domenico Dolce eta Stefano Gabbana-k 2018ko udaberri-uda denboraldirako diseinatutako hainbat pieza, aipatutako inauterietako jantzien oso antzekoak dira; koloretako zinta eta bolanteekin apaindutako txaketa eta alkandorak, irudi geometrikoak ezberdinak osatzen dituztenak. Galiziarrek eskatzen duten bakarra da, berain kulturaren parte den antzinako tradizioa aitortzea.

Folklorearen jabegoa

Aipatutako gertaerarekin lotura zuzena duen gaiari heldu diote aurten Ortzadar Folklore elkarteak antolatutako jardunaldietan, folklorearen jabegoari, hain zuzen ere. Folklorea eta bere adierazpenen eta haiei atxikitako balizko jabego intelektualaren eskubideen arteko harremanak jorratu zituzten; besteak beste, adierazpen tradizionalen hainbat erabileren inguruan aritu ziren. Ortzadar elkarteak folkloreari esleitzea dauden jabego intelektualaren modalitateak eta bere ezaugarriak landu zituen jardunaldietan eta kronika batean jaso zituzten, ondorioak, gogoetak eta hausnarketak.

XIX. mendean, folklorearen sorrerarekin batera, elementu kulturalen sortzaileak anonimo bihurtu zituzten eta jabetzak herriak hartu zituen. Jabego intelektualaren Erregistroari bidea emanda, ordea, musikak, koreografiak eta abar bere egileari lotzen dira eta honek erreklamatu ahalko ditu bere obraren erabilpenaren gaineko eskubideak. Bincheko (Belgika) inauterietan erabiltzen dituzten maskarak, esaterako, erregistratuak daude.

Tradiziozko objektuen egile eskubideak

Jean Comaroff eta John L. Comaroff-ek ere folklorearen jabegoa dute hizpide Etnicidad S.A. liburuan. Jabetza kulturalarekin lotutako hainbat adibide konkretu aipatzen dituzte lanean. Vanuatun (Ozeano Barea), adibidez, praktika, tresna eta diseinu tradizionalak ondasunak ziren, erosi eta saldu egiten ziren eskubideak eta kopiak ordaindu egin behar ziren. Estatu Batuetako marka eta patenteen bulegoak, berriz, basmati arrozaren gaineko eskubideak eman dizkio agronegozioetan ibiltzen den firma bati. Enpresa horrek dio berak asmatu duela produktua eta Indiako nekazariei arroz hori ereiteagatik kobratzen die. "Battle Creek Food Company" enpresa estatubatuarraren kasua ere antzekoa da, Rooibos marka bere izenean erregistratu zuen, infusioetarako erabiltzen den Hegoafrikako landarearen izena, hain zuzen ere.

Etnizitatea pertsona juridiko edo ideal modura aztertzen dute Comarofftarrek. Etnicidad S.A kontzeptua honela laburtzen dute: Subjektu kulturala merkatuaren eta legediaren planoan kokatzea, kulturaren zati bat jabego intelektualari gehitzea eta diferentziaren politikaren mugimendutik lortutakoa jurisprudentziaren dominioekin nahastea.

Dokumentuaren akzioak

2021/06/03 09:22
Berrian Edu Lartzanguren-ek argitaratutako artikulua: "Indigenen kulturaz jabetzea egotzi dio Mexikok Zara etxeari. Mexikoko Kultur Idazkaritzak azalpenak eskatu dizkio Inditex taldeko enpresari, soineko batean mixtec kulturaren diseinuak erabiltzeagatik. Beste bi arropa enpresa ere salatu ditu."
https://www.berria.eus/albi[…]io-mexikok-zara-etxeari.htm

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.