Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Nori kopiatu zion Michael Jackson-ek moonwalk famatua?

Dokumentuaren akzioak

Nori kopiatu zion Michael Jackson-ek moonwalk famatua?

2013/10/04 14:35

Asko dira ilargiko-urrats edo moonwalkaren asmatzaile titulua beren buruarentzat edo beren idoloentzat erreklamatzen dutenak. 1930eko hamarkadan Cab Calloway izeneko dantzari-kantari ezagunak moonwalk bezala ezagutuko zen urratsaren antzeko mugimenduak egiten zituen bere emanaldietan. Callowayk dio bere garaian artista askok egiten zutela urrats hori, beraiek The Buzz bezala ezagutzen zutena. Horietako bat da Bill Bailey, 1912an jaiotako tap-dantzaria. 1943an, Cabin In the Sky filmean ageri da dantzan, eta horixe da moonwalk famatuari buruz dagoen lehen grabazio argia. Bill Baileyk Backslide edo "atzerako irrista" deitzen zion urrats horri. Ikusi 2:02 puntuan.

Bitxia da, zenbait mexikarrek beraien herrialdeko artista bati ematen diotela lehen moonwalka egin izanaren meritua. Resortes izengoitiarekin aritzen zen Adalberto Martinez-ek antzeko mugimendua egin ohi zuen bere emanaldietan. Ez dago argi honako bideoan ageri dena Resortes bera ote den, baina dantzari horrek piano gainean egiten duen urratsa ilargiko ibilkeraren antzekoa da, zalantzarik gabe. Ikus 2:28an.

XX. mendearen lehen erdian, Ameriketako Estatu Batuetan eta jazz musikaren hastapenei lotuta, dantza estilo berezi batzuk bilakaera handia ezagutu zuten. Vaudeville ikuskizunetan lehenengo eta Big Band erako orkestra emanaldietan gero, dantzari harrigarriak trebatu ziren, tap-dantzaren oinarriak jarriz eta tradiziozko iturri desberdinak uztartuz. Horien guztien artean dantza estilo bat gorpuzten joan ziren, eta egiten zituzten mugimenduetako bat zen moonwalk izenekoa.

Michael Jackson tradizio horren jarraitzaile dela esan daiteke. Hortik edan zuen, eta iturri hortatik edanda ondu zuren bere dantzakera. Baina bada erreferentzia bat, ibilbide horretan, Jackson-ek hartutako bide estetiko eta koreografikoan garrantzi  handia izan zuena: Bob Fosse da hori. Robert Louis "Bob" Fosse (1927-1987) dantzari, aktore, kantari, koreografo... artista borobilak, tap eta jazz dantzaren tradiziao zeraman odolean, eta estetika, dantzakera, keinu eta mugimendu korpus hori bere ikutuarekin gorpuztu zuen. "Printze txikia" (1974) pelikula gogoangarrian, sugearen papera jokatzen du Bob Fossek, eta zalantzarik gabe, bertan dago ondoren Michael Jackson-ek bere egingo duen mugimendu, jantzi eta dantza estiloa.

Erlazionatutako elementuak
Michael Jackson: Moonwalk

Dokumentuaren akzioak

2013/10/04 16:05
Bereziki gustatzen zait mota honetako kontuak "tradizioaren" ikuspegitik begiratzea. Normalki Michael Jackson-en dantzakera hori "modernotzat" joko genuke, tradizioarekin oposizioan. Eta ostera, Michael Jakson-en dantzakera bere testuinguruan jarrita, justu kontrakoa geratzen da nabarmen, Michael Jacksonen dantzakera erabat "tradizionala" dela. Alegia, dantza egiteko tradizio batean "egin" da dantzari, tradizio horretatik edan du eta bere dantzakera tradizio horren bilakaeran urrats bat baino ez da. Beraz, Michael Jackson dantzari tradizionala da! Izan ere, ez dago tradiziotik kanpoko dantzarik nere ustez. Nahastuko ditugu tradizio desberdinak, batetik bestera jauzi egiten saiatuko gara, baina hutsetik inor ez da abiatzen (ezinezkoa da) eta nahi eta nahi ez, gure dantzakera, ezagutu, edan, jorratu, bizi, dastatu, ikusi, entzun, sentitu eta antzeman ditugun tradizio desberdinekin, horiek baliatuz zein horiengandik ihes egiten saiatuz, egiten dugun dantza da.
2013/10/04 17:33
Nire ezjakintasun koreografiko absolutotik... Bob Fosseren bideoa argigarria da. Baina maisuen tradizioaz gain, herri tradizio bat ere egon behar da hor (ausartuko naiz esaten). Soul Train programan egiten zen Line Dance dantza ariketa duela gutxi ezagutu dut Youtuben. Horra erakusgarri luuuuuze bat http://www.youtube.com/watch?v=N0GtuI22A6M

Horren ezagutzara Asier Sarasua ez-eibartarraren txio batetik iritsi nintzen, nola jarri zioten duela 30 urteko bideo bati 2013ko udako hit-aren musika, zuzen zuzen. Ikus http://www.youtube.com/watch?v=fOPVmvqi7JY eta http://www.youtube.com/watch?v=AEI85hYB_IE

Suposatzen dut dantzakera horren tradizioak segitzen duela bizirik... LMFAOren bideoetan eta (adibidez): http://www.youtube.com/watch?v=UA8rcLvS1BY

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.