Cetina: Contradanza 1991

Dantza-agerraldi bitxi eta ikusgarria da Cetinako contradanza. Aragoiko herri honetan, San Joan Lorenzoren ohorez ospatzen dituzte festak maiatzeko hirugarren asteburuan. Deabruak eta zortzi kontradantzariek dantzatzen dute. Bi doinu musikal besterik ez dira erabiltzen Dancean eta hogeita hamar mudanza egiten dituzte kontradantzariek. Horixe da bideo honetan ikus daitekeena, 30 kuadroak iruditzen baituzte doinua bera etengabe joz 54 minutuz, ekitaldi osoak bi ordu hartzen baditu ere. Pedro J. Mancebok egindako grabaketa, Cetina, La Contradanza, 1991.

Aritz Ibañez Lusarreta
Aritz Ibañez Lusarreta
2013/09/13 22:30

Cetinako Dance-aren argazkiak ikusiak nituen baina ez dantza bera. Bitxia, errepikakorra, bufoneskoa, beste garai bateko dantza, baina ah ze ederra! Bideoa oso-osorik ikusiz gero dantzan-ikasiko ziurtagiriren bat emanen duzue, ezta? :)

Ah ze meritu fisiko eta mentala dantzariek. Bikaina iruditu zait.

Oier Araolaza
Oier Araolaza
2013/09/16 08:28

Niretzat ere, Zuberoako Pastoralak eta beste zenbait ekitaldi bezala, Cetinako Contradanza anakronismo zoragarria da. Ez dator bat gaur egun modan eta nagusi diren estetika, erritmo, doinu, dantzakera eta antzezkizunekin, baina berezko indarra dauka, erakargarria gertatzen da, emozionantea.