Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza Dantza arte konplexuena da Lamennais-en esanetan

Dokumentuaren akzioak

Dantza arte konplexuena da Lamennais-en esanetan

2024/04/11 08:10
Dantza arte konplexuena da Lamennais-en esanetan

Une danse dans les pres - Dantza zelaian. XVII. mendea. Gallica.

Konplexutasun maila handiena duen artea dantza dela zioen Félicité Robert de Lamennais (Saint-Malo, 1782-Paris, 1854) filosofo, teologo eta politikariak. Aita Donostiak aipatu zuen Lamennais, dantza hizkuntza bat dela eta "hitz egiten" duela hari irakurri ziola gogoratuz. Jatorrizko aipuaren bila joan eta dantzaren inguruko testu iradokitzaile batekin egin dut topo De l'art et du beau liburuko "Dantza edo mugimendu erritmikoa" deritzon 6. kapituluan. Hona hemen azpimarratu ditudan zenbait ideia:

  • Dantzak hitz egin behar du. "Arte guztiek bezala, dantzak hitz egin behar du, espresiboa izan behar du, adierazpen modu berezia da".
  • Dantza mugimendua da. "Eskulturak, pinturak kanpoko formak errepresentatzen dituzte; dantzak forma baino gehiago mugimendua errepresentatzen du".
  • Dantzaren emozio sakona. "Antzinako hizkuntzetan dantzari dagozkion zenbait hitzi barne emozio sakona darie, erlijio-sugar moduko bat"
  • Dantza arte konplexuena. "Dantza musikari modu estuan lotzen zaionez, eta baita arte dramatikoei eta oratoriari, ikusten dugu ez dela beste arterik dantzaren konplexutasun handia eskaintzen duenik".
  • Neurritasuna dantzan. "Malgutasuna eta giharren bizkortasunaren adierazpena erabateko neurritasunarekin kudeatu behar da. Indar erakustaldiak, apaindura hutsak, gozo dira momentu batean, harridura eragiten dute gainditutako zailtasuna diren neurrian, baina benetako artetik urrun, kaltetu egiten dute artearen beraren zirrara".
  • Dantzarien arteko konexioa. "Badirudi dantzarien artean ezkutuko komunikazioa eratzen dela, korronte magnetiko moduko bat, nerbio-sistemaren gainean indar handiz eragiten duena".

Iturria: Félicité Robert de Lamennais: "Danse ou mouvement rhytmique", De l'art et du beau (1865, 3. edizioa).

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.