Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza Inozente eguna, eroen festak eta zoro feriak

Dokumentuaren akzioak

Inozente eguna, eroen festak eta zoro feriak

2025/12/28 18:20
Inozente eguna, eroen festak eta zoro feriak

Eroen festa, 1500, Pieter Bruegel Zaharra.

"Festa stultorum" edo "Eroen festak" daude ziur aski abenduaren 28a, Inozente Eguna, txantxekin ospatzearen jatorrian. San Nikolas, Eguberri eta Gabonzar artean ospatzen ziren egun horiek inauteri erako festak ziren: mozorroak, oturuntza neurrigabeak, dantza, kantu eta antzerki satirak, txintxarri, ezkila, turuta, leherkari eta gehiegikeriak. 

Eliz-barrutietan egun batez hierarkia irauli egiten zen. Monagillo bat Apezpiku izendatu eta kleroa haren esanetara jartzen zen. Obispilloaren festan (San Nikolas, abenduaren 6an) ikus daiteke ohitura horren aztarna. Alegiazko "gotzain" horrek katedraleko eserleku nagusia hartzen zuen eta bedeinkazio zentzugabeak ematen zituen. Apaiz nagusiek, berriz, behe-mailakoen lanak egin behar zituztela simulatzen ibiltzen ziren.

Gaur egun pentsaezina bada ere, Erdi Aroan jaia katedral eta eliza barruetan ospatzen zen: meza parodiatzen zuten, latinaren ordez soinu arraroak eginez edo testu barregarriak irakurriz. Aldare gainean bertan jaten eta edaten zuten, eta mozorrotuta dantzan ibiltzen ziren elizaren barruan.

Egunotan zenbait herritan (Zestoan abenduaren 26an, Deban urteberriko lehen igandean,...) ospatzen diren "Zoro feriak" garai bateko "Eroen festen" azken aztarnak lirateke, beraz.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.