Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Emakumeak Tolosako bordon-dantzarien artean lehen aldiz

Dokumentuaren akzioak

Emakumeak Tolosako bordon-dantzarien artean lehen aldiz

2013/06/25 09:24
Emakumeak Tolosako bordon-dantzarien artean lehen aldiz

Argazkia: Tolosaldeko Hitza

Tolosako bordon-dantzaren historiaz ikerketa lan oparoak egin badira ere, ez daukagu testigantzarik emakumeek bertan dantzatu izan dutenik. Dena den, horrek ez du esan nahi inoiz egin ez dutenik. Gutxien espero den tokian aurkitzen dira sorpresak. Aspaldiko hamarkadetan baina ez dugu emakume bordon-dantzaririk ezagutu, eta beraz, urrats handia eman da 2013 San Joan egunean Tolosan. Emakumeak gizonezkoekin batera aritu dira dantzan.

Honako Tolosaldeko Hitzak argitaratutako bideoa: Bordon-dantzariak Santa Maria plazan, San Joan zortzikoa dantzatzen:

Irudietan ikusi dugunatik badirudi goizeko ekitaldietan parte hartu dutela emakumeek. San Joan dantza egiten dute goizean, alabardarik gabe. Gero arratsaldeko bordon-dantzan gizonezkoak bakarrik antzamen ditugu Tolosaldeko Hitzaren bideoan.

Kike Amonarrizek bere blogean nabarmendu duenez: "inolako polemikarik sortu gabe eta normaltasun osoz" eman du urratsa Udaberri dantza taldeak. Aipatzekoa da, Tolosako alardea 1973an berreskuratu zela, eta berehala hasi zirela emakumeak eskopetari ateratzen bertan. Hondarribia eta Irungoekin alderatuz, Alardean emakumeek eta gizonezkoek berdintasunean parte hartzen zela azpimarratzen zen, baina bordon-dantzariak ordea soilik gizonezkoak izan dira aurten arte. 2013ko ekainaren 24an berriz, emakumeak Tolosako San Joan zortzikoan ere parte hartu dute.

Dokumentuaren akzioak

2013/06/25 12:59
Zorionak Tolosako bordon-dantzariei emandako urratsagatik! Konturatu gara goizean, San Joan zortzikoa dantzatzera atera zirela neskak. Arratsaldean berriz, bordon-dantza egiten soilik mutilak ageri dira irudietan. Zergatik?

Han eta hemen, gure festa eta dantzetan urrats txikiak ematen ari dira berdintasunaren bidean. Baina komunikabideak oro har (Tolosaldeko hitza salbu), eta agintari eta politikariak beste alde batera begira jarraitzen dute. Argi dago gatazka gustatzen zaigula eta gauzak gatazkarik eragin gabe bideratzen joatea ez zaigula interesgarria iruditzen.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.