Orain arteko ekarpenak
Ez da efimeroa, ez, euskal dantza-hizkuntza
2024/10/30
Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
2024/07/16
Eskrima eta euskal dantza ezpatek lotuta
2024/05/20
Oier Araolaza: "Gizarte osoa euskal dantzan alfabetatzea behar dugu"
2024/05/16
Zer egin behar dugu tradizioarekin?
2024/05/03
Dantza arte konplexuena da Lamennais-en esanetan
2024/04/11
Ez da gauza erraza ama gezurtatzen: kiri-kiri-ken-du, dena jakiten du
2024/02/27
Sokari helduta Vilanovako festa-labirintoan
2023/10/04
"Behar-beharrezkotzat jotzen dut euskal dantza eskolan irakastea"
2023/07/21
Nola idatzi dantza izenak? sokadantza, soka dantza ala soka-dantza?
2023/04/14
Orain arteko erantzunak
Oier Araolaza on Lorenzo San Juan: Erromeriak eta dantzak 1951-1955
2014/12/10
Oier Araolaza on Igdır: erreginak soka-dantzan
2014/12/04
Oier Araolaza on Mozorrotzeaz, hizkuntzalaritzaren eta antropologiaren bidegurutzean
2014/12/01
Oier Araolaza on Joseba Juarez Mendizabal, dantzarion agurra
2014/11/10
Oier Araolaza on Joseba
2014/11/08
Oier Araolaza on Guillermo Altuna dantza-maisua hil da
2014/10/09
http://www.dantzan.com/[…]/frantisek-pospisil-euskal-dantzak-1927
Gaur egun askok sumatzen dugu 1940-50 hamarkadetako Goizaldi izan zela ziur aski dantza egiteko molde zahar hori eraldatu eta berria egosi zuen lapikoa. Badirudi dantzakera irauli, estilizatu, kuadratu eta simetria zorrotzekoa Candido Pujana eta Montes-Oronoz-Gordejuela belaunaldien artean garatu zela. Ez dakigu Gordejuela sukaldakari nagusi edo pintxe izan ote zen, baina bai sumatzen dugu haren eskutik (edo oinetatik) lortu zuela distira eta hedapen handiena eredu horrek, Gipuzkoako dantzakera eredu nagusi bihurtuz. Poliki-poliki molde zaharra estaltzen joan da, ia-ia desagertarazi arte, nahiz eta han eta hemen uste baino arrasto gehiagok irauten duten.
Oier Araolaza on Bilbon eta euskal dantza tradizionalik gabe
2014/09/28
Tira, nik bi kontu oso desbedin ikusten ditut hemen. Lehenengoa da ea eskola horretan euskal dantza tradizionalari buruzko ikasketa batzuk egon beharko liratekeen ala ez. Bestea da, ea Euskal Herrian goi mailako edozein dantza (garaikide, klasiko, nahi den abizena jarrita) ikasketak egiten dituzten ikasleek euskal dantza tradizionalari buruzko gutxieneko ezagutza batzuk jaso beharko lituzketen ala ez. Nire artikuluan bigarren kontu honetaz dihardut, euskal dantza tradizionaleko ikasketarik bertan ezartzea ez baita une batean ere kontemplatu, eta beraz, hor ez baitago dezepziorik, aurreikusitakoaren konfirmazioa baizik.
Beraz, nire kritika nagusia da —eskola berrirako egin den ikasketa planen zirriborroa irakurri ondoren—, eskola horretan goi mailako dantza ikasketak egingo dituzten ikasleek, lau urte eta gradu mailako titulazio bat jaso arren, ez dutela euskal dantza tradizionalaren inguruan ia-ezer ikasiko. Plataforman aipatu dudanez, hemen ezagutu ditugu Utah-ko Unibertsitateko dantza ikasleak euskal dantza tradizionala ikastera etorrita, beraien irakasleak formazioan horrek garrantzi handia zuela sinesten baitzuen. Ikasketa plan honekin gerta daitekeena da dantza titulazioa eskuratzen duen ikasleek euskal dantza tradizionalari buruz ezta arrastorik ere ez izatea. Adibidez, Royal Balleteko dantzari honek ba ote daki saio didaktiko honetan egiten dituen "Rond de Jambe en l'air" eta "entrechat six" irekia, euskal dantza tradizionaletan bizi-bizi daudela, ez soilik Vestris-en oroitzapenetan?Royall Balleteko zuzendari artistiko izan zen Ninette de Valois-ek bazeken hori. Bilboko eskola honetako ikasleek jakingo dute? Ez, ez dirudi. Horixe da nik salatzen dudana nire artikuluan. Eta noski, horrek ez du batere zerikusirik euskal dantza tradizionaleko kideon premiekin. Baina hala ere larria eta salagarria iruditzen zait.
Lehenengo kuestioari buruz, alegia, euskal dantza tradizionalaren alorrean behar dugun eskola goitik etorriko zaigun zain egon beharrean geuk eraiki behar dugun, beno, bai, ados nago, akaso hobe litzatekeela azpitik sortu eta eraikiko bagenu. Ez nago ziur horretaz, baina tira, teorian azpitik eraikitzea egokiagoa izaten da goitik hastea baino. Baina hori horrela izanda ere, nik ez dut uste administrazioa horren erantzunkizunaz libratu behar dugunik eta gu (ados jartzeko gai ez garalako, horren premiaren kontzientzia ez delako zenbaitek nahiko genukeen bezain konpartitua edo ados jarrita ere ahuldade handia dugula indar egiteko) ez bagara gai horretarako (eta orain arte ez gara gai izan) beharrezkoa ikusten dut erakundeek ekimena bere gain hartzea. Hain zuzen ere horretarako daude (besteak beste) erakundeak, jendartean antolatzeko gai ez garan gauzetan ardura hartzeko: babes soziala, garraio-bideak, azpiegiturak, hezkuntza... Bai, hezkuntza, eta hau hezkuntza da.
Egunotan han eta hemen ikusi dut (baita LKSren txostenean ere) Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola ekipamendu kulturala edo kultur gastu bezala aurkezten. Eta ez nago batere ados horrekin. Hau ez da kultura. Hau Hezkuntza da. Eta Hezkuntzan askoz onartuago daukagu erakunde publikoen ardura eta ekimenerako zilegitasuna. Euskal Filologiako unibertsitate ikasketak ez ziren martxan jarri euskara irakasleekin elkar hartu eta proiektu bat adostu zutelako. Gotzon Garatek Deustun martxan jarri zituen oso modu xelebrean, ezer antolatu aurretik prentsan oharra argitaratuz, "datorren ikasturtean euskal filologiako ikasketak eskainiko ditu Deustuko unibertsitatean". Ikasleak izen-emateko deitu zuten eta dekanoak ez zuen beste erremediorik izan ikasketak martxan jartzeko. Ondoren EHUn filologiak eskaintzen hasiz gero euskal filologia eskaini beharra zeukala argi ikusi zen, eta hor ere goitik ekin zitzaion. Euskaltegiak eta ikastolak azpitik sortu ziren (dantza talde eta dantza eskolak bezala), baina filologia ikasketak goitik. Horrelako mila adibide daude. Oraintsu Energia Berriztagarrietan ikasketa berriak jarri dira Eibarko Unibertsitate Esparruan. Unibertsitate agintariek aurreikusi dute egon daitezkeela ikasleak hori ikasteko prest eta ikasketak martxan jarri zituzten. Dantza tradizionaleko sektorea batu eta ikasketak batzuk martxan jartzea albiste ona litzateke, baina hori ez dela gertatzen ikusita erakunde publiko zein unibertsitate batek martxan jartzea ere albiste ona litzateke nire ustez.
Oier Araolaza on Daniel Doña Cia de Danza Española: A pie de calle
2014/09/11
Oier Araolaza on Ezpata-dantza baten arrakasta doinuan dago? Riegoren ereserkia ala Benas-eko dantza?
2014/09/02
Oier Araolaza on Ignacio Gordejuela gogoan
2014/07/31
Webgune honetatik kanpo ez dirudi oihartzun handirik izan duenik Iñaki Gordejuelaren heriotzaren albisteak, eta dantzariok dugu horren ardura. Geu ez bagara konsziente nor izan den Gordejuela, bere dantzakera eredutzat dugunok ez badakigu nor izan den Gordejuela, zer eskatuko diogu ba dantzari ez direnei?