Orain arteko ekarpenak
Navarra TVko VIII. sarietarako hautagai gara
2023/10/06
Joandako asteazkenean, urriaren 4ean, eman ditu jakitera Navarra TV-ek urtero banatzen dituen sarietarako hautagaiak. Eta izendatutako pertsona eta erakundeen artean, hara! Gu! Sail ezberdinetan banatu dituzte hautagaitzak: gazte-balioak, kirol-balioak, gizarte-balioak, kultura-balioak, enpresa-ba...
Ezpata-dantza karrikara hamabosgarrenez
2023/10/05
Begi klixka baten denboran joan zaizkigu hamabost urte. Aurten ezpata-dantzan aritu izan diren dantzarietako batzuk 2 urte eskas zituzten 2009 hartan. Dantza hau betidanik ezagutzen dugu esaten hasten ahal dira batzuk behintzat. Kontua da irailaren 24ean Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza karrika...
Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
2023/09/28
Asteburu kargatua izan dugu iraileko 8-9koa. Batasunaren Pribilegioaren ospakizunen biharamunean, larunbata 9an beraz, goizean goizik abiatu gara. Jose Antonio Olanok eta bere ikasleek 1856. urtean egin zuten Dantzarien bidea egin dugu guk ere, kontrako norabidean —eta meritu gutxiagoz, autobuse...
Dena prest hamabosgarren ezpata-dantzarako
2023/09/22
Gaurtik hasi eta asteburu guztian zehar ospatuko ditugu iruindarrok Sanfermin Aldapakoaren festak edo Sanfermin txikiak. Gure urteko egitarauan gorriz markatuta dugu festetako igandea, orduan ateratzen baitugu karrikara, Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza. Duela 15 egun Beasaineko Igartzako egun ...
Ohiturazkoa bilakatu da Hiru Burguen soka-dantza
2023/09/19
Noiz bilakatzen da ekitaldi bat ohitura, tradizio? Denboran zeharreko errepikapen hutsarekin aski da edo beste zerbait behar da? Eta zer da beste zerbait hori? Protagonistek hala onar dezaten, agian? Galdera hauendako erantzun zehatzik ez dugu, baina irudipena dugu, irailaren 8an Batasunaren Pribil...
Tuteran amaitu dugu dantza denboraldia
2023/09/08
Sanferminen ondotik indar gehienak xahutu baditugu ere, oraindik ere pindar batzuk gorde behar izaten ditugu Tuterako festetarako. Aurten ere, azken urte luzeetan bezala, Beterri peñako lagunen gonbidapena jaso dugu eta gogotik abiatu gara bertara. Udako egun sargori horietakoa gertatu zaigu uztail...
Adi, prest, sanfermin!
2023/08/31
Iazko sanfermineka normaltasunez-edo bizi izan bagenituen ere, aurtengoak izan dira horien berrespena. Iazkoak oraindik ere oin puntetan ibiliz bizi izanaren sentsazioarekin, aurtengoetan urrats sendoz sartu gara. Eta gozatu ditugu, gozatu ditugunez! Gauza bat eta beste, sanferminek irauten duten e...
Donibaneko soka-dantza, Kezkari esker onez
2023/08/24
Ekainaren 23an Donibane bezperako soka-dantza atera dugu plazara, Santa Anan bigarrengoz. Iaz pentsatu genuen, soka-dantza urtean zehar, honengatik edo hargatik, gorazarrea merezi lezakeen pertsona, erakunde edo taldea(k) omentzeko baliatu genezakeela eta ildo horretatik jarraitu dugu aurten ere. ...
Hiru, bi, bat... gora San Fermin!
2023/07/05
Sanferminetarako ordu batzuk baizik geratzen ez direnean, esan dezakegu etxeko lanak eginda heldu garela bestetako bezperaren bezperara. Momentuz ez gaituela zezenak harrataptu! Aurten ere, dantzariz beztiturik edo gabe, batean eta bestean ariko gara dantzan, sanferminek irauten dituzten 204 ordu h...
Urteko lanak plazara
2023/07/03
Ekainaren 18an, azken urteotan ohi dugunez, Dugunako dantzarion eguna ospatu dugu dantzan Burguen plazan. Txikien eta helduen taldeak aritu gara batera, ikasturtean zehar landutako errepertorioaren lagin bat erakusten plaza mukuru bete duen ikuslegoaren aitzinean. Taldeko ttipiniek eman diote hasie...
Orain arteko erantzunak
Duguna dantza taldea - Nik ere babesten dut dantzan.com
2013/03/05
Ongi dago instituzioei kultur jarduerak babes ditzaten exijitzea, besteak beste, haien eginkizuna ere badelako, baina dantzazaleok ere badugu gure erantzunkizuna dantzan.com bezalako zerbitzu izugarri baliotsu [...]
Duguna dantza taldea - Ni ere dantzan.com bizi naiz
2012/10/16
Dugunan ere dantzan bizi gara, eta zuek?
Anonimoak - dantzan.com itxi beharrean gaude
2011/12/31
Iruñeko txoko hontatik asko zor diogu dantzan.com-i. Aitzinera begira, nahi eta behar duzuen edozertan laguntzeko gogoz!