Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Navarra TVko VIII. sarietarako hautagai gara

Dokumentuaren akzioak

Navarra TVko VIII. sarietarako hautagai gara

Navarra TVko VIII. sarietarako hautagai gara

Irudia: Navarra TV

Joandako asteazkenean, urriaren 4ean, eman ditu jakitera Navarra TV-ek urtero banatzen dituen sarietarako hautagaiak. Eta izendatutako pertsona eta erakundeen artean, hara! Gu!

Sail ezberdinetan banatu dituzte hautagaitzak: gazte-balioak, kirol-balioak, gizarte-balioak, kultura-balioak, enpresa-balioak eta herri eredugarriena. Gu kultura balioen sailean hautatu gaituzte, Sinfonia Navarra orkestrarekin eta Mari Carmen Forcada-rekin batera. Orain azarora arteko epea dago ikusleek —edo bozkatzeko interesa izan dezakeen edonork— bere bozka emateko.

Hemen egin dezakezue. Erraza da!

Sail bakoitzeko hiru hautagaietako baten ondoko borobiltxoan klik egin, orriaren behekaldean dagoen gelaxkan zuen posta helbidea idatzi, datuen babeserako oharra onartu eta 'bidali'n klik egin. Zuen postara botoa berresteko mezu bat helduko zaizue. Proposatuko dizueten estekan klik egin eta kitto!

Azaroan abiatuko dugun gure 75. urteurrena ospatzen hasteko ez litzateke modu txarra!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.