Orain arteko ekarpenak
Mustu dugu 75. urteurreneko erakusketa
2024/03/27
Arratsaldeko seiak hogei gutxietarako hasi da jendea biltzen Kondestablearen Jauregiko atari zein ezkaratzean. Dantzari eta dantzari izandako, senide, musikari, udal ordezkari, Argiako lagunak... taldetxoetan ari dira solasean. Kuxkuxeroenak jauregi barrura sartu dira erakusketaren lehen ddasta bat...
Erakusketa eta jarduera osagarriak, 75. urteurrena ospatzen jarraitzeko
2024/03/22
Iazko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, gure dantza taldearen 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen dugu martxo hondar eta apiril hastapenean.
Izan ere martxoaren 26an hasi eta apirilaren 14ra arte Dugunaren ibilbidea berrikusiko duen erakusketa zabalduko dugu Iruñeko Kond...
Carlos Aleman Diez Ulzurrun joan zaigu
2024/03/10
Goiz honetan zendu da, 63 urtetan, Carlos Aleman Diez Ulzurrun gure taldeko dantzaria. Ezustean joan zaigu, oraindik ere dantzatzeko asko zuenean.
1960an jaioa, 1975ean sartu zen Iruñeko Udal taldean dantzari, bere arreba Marabi-ren bitartez. Laster erakutsi zituen bere trebeziak eta poliki-polik...
Inauteriak abiatzeko, San Blas eguneko soka-dantza
2024/02/07
Hartza bere kobazulotik atera denean, ilargira begira jarri da. Eta honek esan dio plantigradoari, ateratzeko garaia duela, badatorrela inauteria! Hala, aurten denak egin du bat asteburu berean: Iruñeko kauterek, Santa Ageda bezperak, Iruinkokoaren azken errepikak eta San Blas-eko soka-dantzak. Tum...
Lagun arteko soka-dantzan V. Otsagabiko eta Tuterako dantzariak
2024/02/02
Ez gaude ohituak eguberrietan dantzan egitera. Are gutxiago urteko azkenaurreko egunean. Oturuntza handi, ospakizun eta gehiegikerien artean, ordutxo luze hartu dugu 2023ko abenduaren 30ean, giharrak pixka bat tinkatu eta sabelei meniatxoa emateko. Horretarako, gonbidatu pare ederra izan dugu lagun...
Miguel Moreno Cogeces joan zaigu
2024/01/14
Horrela da bizitza, bere aitzina pika eta antrexat eta finiekin. Duela hilabete t'erdi, beste berrehunetik goiti dantzarirekin gure taldearen 75. urteurrena ospatzen izan zen eta, aldiz, gaur, bera agurtu beharrean gara. Atzo zendu zen Miguel Moreno Cogeces Iruñeko dantzaria, 88 urtetan.
Miguel,...
Soka-dantzan abiatu dugu 75. urteurrena
2024/01/11
1949ko azaroaren 29an irten ziren Iruñeko dantzariak lehenbiziko aldiz karrikara, dantzara. Hartara, 2023ko San Saturnino egunean, 75. irteera egin eta ospatu dugu, efemerideak eskatu bezala. Egun bete bezain ederra izan da.
Goizean goizetik dantzariz beztitu eta Udal Plazara abiatu gara tenorez...
75. urte, adiskidantzan
2023/11/24
Azaroaren 29an, Jaun Done Saturdi egunez, hasiera emanen diogu gure dantza taldearen 75. urteurrenari.
1949. urteko urrian hartu zuen Iruñeko udalak udal dantza talde bat sortzeko deliberoa, eta hilabete eskas pasata, urte horretako San Saturnino egunean, atera ziren kalera udal dantzariak leh...
Aunitz urtez, Haritz dantza taldea!!
2023/11/14
Elgoibarko Haritz dantza taldeko lagunak haien 50. urteurrena ospatzen ari dira eta urriaren 10ean, festa eder baterako gonbidapena egin digute guri eta Eibarko Kezka dantza taldeari. Malkarrak kendu gabe genituela abiatu gara Iruñetik, goizean-goiz. Elgoibarrera heldu, mokadu bat jan eta dantzarak...
Sorogaingo soroan azken dantza?
2023/11/14
Oraindik ere iltzatuta dugu gogoan 2019an Sorogaineko festetan dantzatu genuenekoa ; parajearen ederragatik, antolakuntzako lagunen tratu on eta goxotasunarengatik, Aldudeko eta Erroibar/Aezkoako gazteek antolatua izatearen berezitasunagatik, festaren txikitasun baina berotasunagatik, Iruñera buel...
Orain arteko erantzunak
Duguna dantza taldea - Nik ere babesten dut dantzan.com
2013/03/05
Ongi dago instituzioei kultur jarduerak babes ditzaten exijitzea, besteak beste, haien eginkizuna ere badelako, baina dantzazaleok ere badugu gure erantzunkizuna dantzan.com bezalako zerbitzu izugarri baliotsu [...]
Duguna dantza taldea - Ni ere dantzan.com bizi naiz
2012/10/16
Dugunan ere dantzan bizi gara, eta zuek?
Anonimoak - dantzan.com itxi beharrean gaude
2011/12/31
Iruñeko txoko hontatik asko zor diogu dantzan.com-i. Aitzinera begira, nahi eta behar duzuen edozertan laguntzeko gogoz!