Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Aunitz urtez, Haritz dantza taldea!!

Dokumentuaren akzioak

Aunitz urtez, Haritz dantza taldea!!

Aunitz urtez, Haritz dantza taldea!!

Argazkia: Alex Berasategi

Elgoibarko Haritz dantza taldeko lagunak haien 50. urteurrena ospatzen ari dira eta urriaren 10ean, festa eder baterako gonbidapena egin digute guri eta Eibarko Kezka dantza taldeari. Malkarrak kendu gabe genituela abiatu gara Iruñetik, goizean-goiz. Elgoibarrera heldu, mokadu bat jan eta dantzarako beztitu gara. Dantzaldiaren aurretik kalejira dugu Mahalako plazatik abiatuta. Kezkakoek zabaldu dute bidea, gu haien atzetik eta gibel-gibelean, Haritzeko anfitrioiak. Karrikan gora eta behera berotu ditugu giharrak, gure gaitarien doinura.

2023-10-21_Elgoibar-01
Argazkia: Alex Berasategi

2023-10-21_Elgoibar-02
Argazkia: Alex Berasategi

Argazkia: Alex Berasategi

Plazako ordena ere kalejiraren berdina izan da. Kezkako lagunek eman diote hasiera Elgoibarko udal plazan gertatu den emanaldiari. Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantzak eman dituzte duhin bezain fin!

2023-10-21_Elgoibar-03
Argazkia: Alex Berasategi

2023-10-21_Elgoibar-05
Argazkia: Alex Berasategi

2023-10-21_Elgoibar-06
Argazkia: Alex Berasategi

Ez da makala gero, halako dantza-lagunen ondotik ateratzea plazara. Eguraldiak ederki lagundu digu eta plazaren edertasun eta berotasunak ere dantzarako gogoa piztu! Bagoaz beraz! Kalejiran atera gara plazara eta ondotik, banan-bana eman ditugu gure trokeo-dantza guztiak. Errepika eder batzuk egitetik gatoz eta plazan guztiz agertu ez bada ere, konforme gara egindakoarekin.

2023-10-21_Elgoibar-07
Argazkia: Alex Berasategi

2023-10-21_Elgoibar-08
Argazkia: Alex Berasategi

2023-10-21_Elgoibar-09
Argazkia: Alex Berasategi

2023-10-21_Elgoibar-10
Argazkia: Alex Berasategi

2023-10-21_Elgoibar-11
Argazkia: Alex Berasategi

2023-10-21_Elgoibar-12
Argazkia: Alex Berasategi

2023-10-21_Elgoibar-13
Argazkia: Alex Berasategi

2023-10-21_Elgoibar-14
Argazkia: Alex Berasategi

Elgoibartarrek dantza ezberdinen nahastura bat eman dute ondotik: baltsa, skotixa, binangoa, almute-dantza, jota eta porrue... 

2023-10-21_Elgoibar-16
Argazkia: Alex Berasategi

2023-10-21_Elgoibar-17
Argazkia: Alex Berasategi

Ondotik, oroigarri banaketa eta hiru taldeetako dantzari guztiak batera fandangoa eta arin-arina dantzatu ditugu, eta eskuetatik elkar-hartuta, kalejira! Horrela bukatu dugu plaza gainekoa. Arropaz aldatu eta bazkaria eta bazkalburu luzea izan ditugu gero eta hor ere izan da dantza eta kanturik. Mila esker Kezka eta Haritz asteburu ederragatik eta aunitz urtez!

2023-10-21_Elgoibar-18
Argazkia: Alex Berasategi

2023-10-21_Elgoibar-19
Argazkia: Alex Berasategi

2023-10-21_Elgoibar-15
Argazkia: Alex Berasategi

2023-10-21_Elgoibar-20
Argazkia: Alex Berasategi

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.