Orain arteko ekarpenak
Zangozako Nafarroa Oinezen dantzan
2025/03/17
2024ko apirilean Mingain-dantzari izeneko dantza emanaldia egin genuenean, berehala jarri zen gurekin harremanean Zangozako Iker Aramendia laguna, ea dantza, musika eta bertsoa uztartzen zituen gure emanaldia Zangozako Nafarroa Oinezen prest egiteko ote ginen. Broken Brothers Brass Band-eko lagunek...
Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza 2024
2025/02/25
Irailaren 22arekin egokitu zaigu 2024ko Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza. Berriki ere egina dugu, irailaren 14ean, Karrika bete dantza festa ederrean, beraz, kasik ezpata-dantza bikoitza egin dezakegula esan dezakegu. Edo bitan banatutako ezpata-dantza bakarra. Orotara 57 ezpata-dantzari ari ...
Iruñeko historia dantzatuari gorazarre, karriketan
2024/12/23
Gure taldearen 75. urteurreneko ekitaldi nagusitzat har dezakeguna ospatu dugu irailaren 14ean. Karrikan dantzatzeko sortu baitzuen iruñeko Udalak gure dantza taldea, karrikan ospatu nahi izan dugu, doike! Iruñeko historian ospatu izan diren dantza eta musika ibiltariak gogoan, 300 dantzaritik gor...
Soka-dantza erraldoi batekin amaituko ditugu 75. urteurreneko ospakizunak
2024/11/27
Hasi bezala, gure taldearen ibilbide luzea gorpuztuko duen soka-dantza erraldoi baten bidez, bukatuko ditugu, gure 75. urteurreneko ospakizunak. Jaun Donde Saturdi egunarekin izanen da (azaroak 29), eguerdiko 13:00etan eta Udal Plazatik Gazteluko Plazarainoko ibilbidea eginen dugu elkar eskutik ha...
Sokari beste korapilo bat
2024/10/11
Irailaren 8arekin Batasunaren Pribilegioaren besta ospatzen dugu Iruñean. Aurten, 601 dira Carlos III. Nafarroako erregeak, Iruñeko hiru burgu zaharrak elkartu zituela eta hiribildu bakarra osatu zutela. Eta hori ospakizunerako eta dantzarako aitzakia izaten dugu urtero. Arratsaldeko 17:45etan abia...
Karrika-inguru erraldoia, 75. urteurrena ospatzeko
2024/09/11
Iruñea, Barañain, Eibar, Beasain, Gamere-Zihiga eta Tarragonatik heldutako 300 bat dantzarik eta musikarik Iruñeko karrikak doinuz eta kolorez jantziko dituzte, heldu den irailaren 14ean (larunbata) gure taldearen 75. urteurrena ospatzen jarraitzeko. Hain zuzen ere hauek izanen dira parte hartuko d...
Sanferminik berezienak
2024/09/06
Sanferminak gorriz borobildutako datak dira iruindar askoren egutegietan, eta gure egutegian ere bai. Aurtengoak, aldiz, gorriz markatuak geratuko dira gure taldearen memorietan. Ez dugu ukatuko noizbait txupinazoa piztu ahal izatearen amets iheskorrik burutik pasa ez zaigunik, baina hortik egia bi...
Trokeo-dantzak, gitarra eta txaloen doinura
2024/08/29
Apiril aldean jaso genuen udaldean Iruñean egiten den Flamenco On Fire jaialdian parte hartzeko gonbidapena. Dantzari eskainiko ziotela aurten eta gure taldearen 75. urteurrena aitzaki, halako elkarlantxo bat egin nahi zutela gurekin. Pepe Habichuela eta Josemi Carmona ariko zirela kitarran eta ea ...
22 urtez azpiko Munduko Euskal Pilota Txapelketako inaugurazioan aritu gara
2024/08/26
Bart abiatu da Iruñeko Labrit pilotalekuan, 22 urtez azpiko XI. Munduko Euskal Pilota Txapelketa. Lehen partiden aitzinetik, inaugurazio ekitaldia antolatu dute eta bertan izan gara dantzan. Soka-dantza xume bat egin dugu Labriteko ikusleak agurtu eta hango eta hemengo pilotariak elkar-lotzeko. Ane...
Iruñeko Orfeoiak ohorezko bazkide izendatu gaitu
2024/08/12
Gure taldearen 75. urteurren honetan, opari eder eta berezi asko jasotzen ari gara. Horien artean eder eta berezienetakoa, Iruñeko Orfeoiak uztailaren 1ean egin diguna, bere elkarteko ohorezko bazkide izendatuz. Ohore handi bat da guretako. Sanferminetarako atzera kontu betean, ekitaldi soil be...
Orain arteko erantzunak
Duguna dantza taldea - Nik ere babesten dut dantzan.com
2013/03/05
Ongi dago instituzioei kultur jarduerak babes ditzaten exijitzea, besteak beste, haien eginkizuna ere badelako, baina dantzazaleok ere badugu gure erantzunkizuna dantzan.com bezalako zerbitzu izugarri baliotsu [...]
Duguna dantza taldea - Ni ere dantzan.com bizi naiz
2012/10/16
Dugunan ere dantzan bizi gara, eta zuek?
Anonimoak - dantzan.com itxi beharrean gaude
2011/12/31
Iruñeko txoko hontatik asko zor diogu dantzan.com-i. Aitzinera begira, nahi eta behar duzuen edozertan laguntzeko gogoz!