Orain arteko ekarpenak

Montrejeau-ko (Frantzia) nazioarteko dantza jaialdira goaz

2011/08/12

Montrejeau-ko (Frantzia) nazioarteko dantza jaialdira goaz
9 ordu barru abiatuko gara Montrejeu-rantz (Frantzia), bertako nazioarteko dantza jaialdian parte hartzeko. Abuztuaren 13-tik 17-ra bitarte luzatuko da jaialdia, eta bertan 7 emanaldi eskainiko ditugu. Gipuzkoako, Bizkaiko, Nafarroako eta Zuberoako dantzak eskainiko ditugu horietan, beste hainba...

Gehiago irakurri

Elizondotik Tuterara

2011/08/12

Elizondotik Tuterara
San Ferminak bukatu eta oraindik ere bestondoa guztiz pasa gabe genuenean, Elizondon jarri ziguten zita Baztandarren Biltzarreko lagunek. Karrozen desfilean parte hartzea egokitu zitzaigun, Aniz-ko karrozaren atzean eta, tamalez, euripean. Hala ere euriak ez zuen egunaren giro ederra zapuztu eta gu...

Gehiago irakurri

2011ko San Ferminetako peripeziak

2011/08/12

2011ko San Ferminetako peripeziak
Ta ia konturatu gabe, beste urte bat pasa da eta berriz heldu zaizkigu San Ferminak. Eta festaren eztandarekin batera dantzatzea egokitu zitzaigun beste urte batez ere. Jaien bezperan Iruñea eta Iruñerriko dantza talde guztiok batera dantza egiten dugu Foruen plazan. Aurtengo prestatutako dantzak ...

Gehiago irakurri

Bigarren urtez Olatz-en

2011/08/08

Bigarren urtez Olatz-en
Aurten, iaz bezala, Iruñea ondoko Olatz herriko festetan izan ginen dantzan, ekainaren 25ean. Eguerdiko eguzkiaren kolpearen pean dantzatzea egokitu zitzaigun, baina animoso aritu ziren dantzariak, baita (gerizpean pilatu ziren) ikusleak ere. Durangaldeko dantzari-dantzaren zenbait parte, erregela...

Gehiago irakurri

Argia dantza taldearen ibilbidearen azalpena, Iruñean

2011/06/07

Argia dantza taldearen ibilbidearen azalpena, Iruñean
Argia dantza taldeak azken 40 bat urte hauetan egindako ibilbideari buruzko hitzaldia izanen da Iruñean, heldu den ekainaren 11an (larunbata). Juan Antonio Urbeltz, Iñaki Arregi, Jexux Larrea eta Fernando Aristizabal dantza maixuen eskutik, Argiaren ibilbide oparoari errepasoa emanen diote, Euskal...

Gehiago irakurri

Europako bikoteko dantza solteak Ezpalak jaialdian

2011/05/27

Europako bikoteko dantza solteak Ezpalak jaialdian
Asteburuan eginen dugu Iruñean eta Eibar-en Ezpalak dantza tradizionalen nazioarteko jaialdia ren edizio berri bat. Aurten, bikoteko dantza solteak izanen ditugu protagonista. Dantza soltea gai nagusia  Iruñea eta Eibarren ospatzen dugun Ezpalak nazioarteko jaialdian bikotean eta soltean egite...

Gehiago irakurri

Orkoien-go ikastetxeko inauteriak Koloreagan oinarrituta

2011/05/24

Orkoien-go ikastetxeko inauteriak Koloreagan oinarrituta
Urtearekin batera karrikaratu genuen " Koloreaga: Nafarroako festagileak " koloreztatzeko liburuxka. Liburua karrikaratzekoan, gure asmoa zen, besteak-beste, ikastetxeek gure dantzen eta inauterien protaginistei buruzkoak lantzeko material xume bat behintzat izan zezatela. Izugarrizko poza hartu g...

Gehiago irakurri

Ttunttunero jardunaldien kronika

2011/04/26

Ttunttunero jardunaldien kronika
Musika eta dantza dira txanpon beraren 2 aldeak. Horixe irakurri dugu Dantzan ikasi-ren ikastaro berrietako baten aurkezpenean. Eta hori bera azaldu ziguten, besteak-beste, apirilaren 9an Iruñean egindako Ttunttunero jardunaldietan. Goizeko saioa, saio praktikoa izan zen, Sabin Bikandi-ren eskut...

Gehiago irakurri

Ttunttunero jardunaldiak apirilaren 9an

2011/03/24

Ttunttunero jardunaldiak apirilaren 9an
Txistularia, ttunttuneroa, ofizioa, erritmoa... halako gaiak jorratuko ditugu Duguna dantza taldeak, apirilaren 9rako antolatu dituen jardunaldietan. Mintegi praktikoan, ttunttunero ofizioaren ingurukoak azalduko dizkigu Sabin Bikandik: Ezagutu beharreko erritmoak, errepertorioa, txistulariaren f...

Gehiago irakurri

Larunbatean, Axuri-beltza ikuskizuna Baionan

2011/03/17

Larunbatean, Axuri-beltza ikuskizuna Baionan
Heldu den larunbatean, martxoaren 19an, Axuri-beltza ikuskizuna emanen du Argia dantza taldeak Baionako antzokian . Ikuskizuna, Juan Antonio Urbeltz-ek eta Marian Arregik bersortutako Jaurrietako Axuri-beltza dantzaren 40. urteurrena ospatzeko estreinatu zen 2009an. Orain Lapurdiko hiriburuan ema...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Duguna dantza taldea - Nik ere babesten dut dantzan.com

2013/03/05

Ongi dago instituzioei kultur jarduerak babes ditzaten exijitzea, besteak beste, haien eginkizuna ere badelako, baina dantzazaleok ere badugu gure erantzunkizuna dantzan.com bezalako zerbitzu izugarri baliotsu [...]

Duguna dantza taldea - Ni ere dantzan.com bizi naiz

2012/10/16

Dugunan ere dantzan bizi gara, eta zuek?

Anonimoak - dantzan.com itxi beharrean gaude

2011/12/31

Iruñeko txoko hontatik asko zor diogu dantzan.com-i. Aitzinera begira, nahi eta behar duzuen edozertan laguntzeko gogoz!