Montrejeau-ko (Frantzia) nazioarteko dantza jaialdira goaz
9 ordu barru abiatuko gara Montrejeu-rantz (Frantzia), bertako nazioarteko dantza jaialdian parte hartzeko. Abuztuaren 13-tik 17-ra bitarte luzatuko da jaialdia, eta bertan 7 emanaldi eskainiko ditugu.
Gipuzkoako, Bizkaiko, Nafarroako eta Zuberoako dantzak eskainiko ditugu horietan, beste hainbat herrialdetatik heldutako 13 talderekin batera. Besteak beste, Kolonbia, Eskozia, Georgia, Italia edo Turkiatik doaz beste dantzariak.
Pirinioen magalera goaz dantzara, beraz. Ia etxean bezalaxe aritzen garen dantzan.
Laster arte!