Bigarren urtez Olatz-en

2011/08/08
Bigarren urtez Olatz-en

Aurten, iaz bezala, Iruñea ondoko Olatz herriko festetan izan ginen dantzan, ekainaren 25ean. Eguerdiko eguzkiaren kolpearen pean dantzatzea egokitu zitzaigun, baina animoso aritu ziren dantzariak, baita (gerizpean pilatu ziren) ikusleak ere.

Durangaldeko dantzari-dantzaren zenbait parte, erregelak eta jota eta porrua egin genituen lehen zati batean. Bigarrenez, Otsagabiko dantzak, Jaurrietako Axuri-beltza eta Iribasko ingurutxoa. Zuberoako maskaradetako zenbait dantza bukatzeko.

Hona hemen Aitor Razkin-ek emanaldian ateratako zenbait argazki: