Orain arteko ekarpenak
San Blas eguneko soka-dantza dantzatuko dugu ostiralean
2017/01/31
Tuju, tuju!!! Marrantatu gara eta eztarriko minak eta eztulak loa galarazten digute.
Eskerrak ostiralean San Blas eguneko soka-dantza emanen dugula beste behin, gaitz horien kontrako botika eraginkorra -0º inguruko tenperaturan eta elur-mehatxuarekin dantzatu izan badugu ere, gure buruei sinistar...
Camino Manso Azpilikueta zendu da
2017/01/17
Benetan tristea izaten ari da 2017. urte honen hasiera guretako. Aurreko astean Javier Garaikoetxea Urrizaren heriotzaren berri izan genuen eta gaur aldiz, Camino Manso Azpilikuetarena (85 urte), gure dantza taldeko nesken lehen belaunaldiko dantzariarena. Iruñeko Orfeoiaren gerizpean sortu zuten I...
Goi eta beherik ez da enetzat...
2017/01/16
... Naparro bat da bakarra kantatu zuen Xalbadorrek. Guretako ere hala denez, bigarren aldiz elkartu genituen Nafarroa guztiko dantzariak joandako abenduaren 3ko ezpata-dantzan. Iaz abiatu genuen ohituratxoa eta 'Nafarroako erresumari gorazarrea' antolatzeko arduradunei ederra iruditu zitzaie...
Javier Garaikoetxea Urriza zendu da
2017/01/10
Atzo arratsaldean, Javier Garaikoetxea Urriza, gure taldeko lehen dantzarietako bat izandakoa zendu zen, 87 urte zituela. 1949ko azaroaren 29an atera ziren Iruñeko dantzariak lehen aldiz plazara dantzara, guretako argazki gogoangarria den hau utziz. Hor tartean da Javier Garaikoetxea.
1949-1...
Puska-biltzea gaur, Olentzerorekin
2016/12/23
Azken urteotako ohituratxoari jarraikiz, Olentzero pasiora aterako dugu gaur iluntze aldean, Iruñeko alde zaharreko karriketan barna. Puska-biltzean ibiliko gara, handi zein txiki, gauean afari-lege ederra egiteko.
18:00etan abiatuko gara Maiatzaren 2a karrikako gure egoitzatik eta Caldereria, Xa...
Sansaturnino eguneko kronika
2016/12/15
Iruñea noizbait Iruñea bada, negu parteko egun eguzkitsu baina hotzetan dela dio Miguel Sanchez Ostiz idazleak. Oraindik negua izan gabe ere, halako eguraldia tokatu zitzaigun, joandako azaroaren 29an, Sansaturnino egunez, gure hiriaren egun handi(et)a(ko bat) ospatzeko. Iruñea inoiz baino Iruñeago...
Iruñeko dantzariak "The Daily Telegraph"-en
2016/12/07
Oharkabean pasa zaigu gaur arte eta gainera txiripaz jakin dugu, The Daily Telegraph britainiar egunkari entzutetsuko webgunean agertu garela. Antza, egunero Pictures of the day (eguneko argazkiak) izeneko atala sareratzen dute eta munduko 4 kornerretan hartutako fotografiak erakusten. Joandako i...
Ezpata-dantza Nafarroako erresumari aitortza ekitaldian, bihar
2016/12/02
Abenduaren 3an ospatzen da Nafarroa Garaian Nafarroaren eguna (zoratzekoa da herri hau, enpin). Iaztik, Foru Gobernuak ekitaldi berri bat erantsi dio programa ofizialari: Nafarroako erresumari aitortza. Eta ekitaldiaren oinarri nagusi, dantza, lore eskaintzarekin batera. Iaz Sanfermin Aldapakoare...
Iruñeko dantzariak Eusko Jaurlaritzaren sorreraren 80. urteurrenean
2016/11/11
Joandako urriaren 7an bete ziren 80 urte lehen Eusko Jaurlaritza eratu zutenetik. Espainiako Gerra zibila hasita zegoela sortu zuten eta berehala erbesteratu behar izan ziren garaiko agintariak, bizia jokoan izanki.
Urteurrena gogoan, beraz, lehen Jaurlaritza hura eratu zen toki berean, Gernikako...
Auritzen, aspaldiko partez!
2016/11/02
Auritzeko Garaitzeko Asi elkartekoen deia jaso genuen duela zenbait hilabete haien herrian emanaldia egiteko eta zirrara berezia eragin zigun gonbidapenak. Izan ere, 2005ean Auritzen izan ginen bertako ingurutxoa dantzatzen Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean eta ordutik, behin baino gehiagotan...
Orain arteko erantzunak
Duguna - Iruñeko dantzariak - Jesus Irizar "Txutxin", Oñatiko dantza-maisua hil da
2024/05/01
Doluminak Oñatiko dantzariei eta bereziki Irizar familiari (Maite eta Mikeli). Txutxinek erakutsitako ereduaren bitartez, gurekin izanen baita hein batean, dantzan ari garenean. Ez adiorik!
DUGUNA - IRUÑEKO DANTZARIAK - Angel Etxaniz Ibarra "Veneno" zendu da.
2021/02/04
Mila esker, lagunok!
duguna iruñeko dantzariak - Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da
2019/07/03
Gure taldearen azken urteotako bilakaeran garrantzi handia izan zuen Jesus Pomaresek. Aholkulari, jantziegile, iradokitzaile... zenbat ordu ez genituen pasako bere karrika Berriko dendaren atze hartan. [...]
DUGUNA - IRUÑEKO DANTZARIAK - Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria
2018/03/06
Atzoko arratsalde hondarretik akordeoi doinu ezinago ederren oroitzapenez bete zaigu burua eta aitzitik, bihotza urratu. Zuk erakutsitako bidetik jarraitzen ahaleginduko gara, zure doinuen uhinetan dantzan, [...]
DUGUNA - IRUÑEKO DANTZARIAK - Bi sarrera zozketan Iruñean Martin Zalakain ikusteko
2018/01/12
12:00etan puntuan zozketa egin eta gure orban gabeko eskuak hautaturik, Josu Solak eskuratu ditu Martin Zalakain ikuskizunerako sarrerak. Zorionak! Eta gainontzeko parte-hartzaileei, mila esker!!!
DUGUNA - IRUÑEKO DANTZARIAK - Eta trokeo dantzak plazaratu genituen!
2017/09/26
Mila esker Patxi! Ez da gauza txikia esaten diguzuna!
Duguna - Iruñeko dantzariak - ...ozenki esan dezagun, eskerrik asko Bidador!! (Barañain, Gotaine eta Bilbo: kronika hirukoitza)
2016/05/02
Mila esker zure erantzunagatik, Jesus. Arrazoi duzu diozun horretan, pastoralak bere testuinguruan du zentzurik handiena, jendeak ezagutzen baitu eta badakielako nola jokatu. Iruñean izan genuen [...]
dugunadt - Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi
2015/11/17
Lehenbizi mila esker handi bat zuen eskuzabaltasun handiarengatik! Bigarrenik mila zorion. Merezi duzue merezi duzuenez!!!
Duguna dantza taldea - Argia: Besta Berri
2014/01/24
Bide batez, nahi duenak lotura honetan eskura ditzake sarrerak: https://www.ticketmaster.es[…]4&codSTK=CAS!servicaixa
Duguna dantza taldea - San Fermin Aldapakoaren dantzak bostgarrenez
2013/09/26
Estimatua dago Izaskun! Ia eguraldiak laguntzen digun!