Ezpata-dantza Nafarroako erresumari aitortza ekitaldian, bihar
Abenduaren 3an ospatzen da Nafarroa Garaian Nafarroaren eguna (zoratzekoa da herri hau, enpin). Iaztik, Foru Gobernuak ekitaldi berri bat erantsi dio programa ofizialari: Nafarroako erresumari aitortza. Eta ekitaldiaren oinarri nagusi, dantza, lore eskaintzarekin batera. Iaz Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza proposatu genuen Nafarroa guztiko dantzariak biltzeko dantza gisa, emaitza ederra gertatu eta aurten ere errepikatzekoak gara.
Beraz Nafarroako lau kornerretako 31 dantzari bilduko gara bihar dantzara, goizeko 11:15etatik aitzina Nafarroako Artxibo Nagusiaren atarian. Tartean zenbait gonbidatu berezi, Merinalde bakoitzeko eta Iruñeko dantza taldeen ordezkari:
- Jonathan Pérez (Cabanillas)
- Ibai Indart (Baigorri)
- Eva García (Lodosa)
- César Miranda (Funes)
- Julen Sagardoi (Otsagabia)
- Julen Aldaz (Iruñea)
- Fermin Teruel (Ortzadar)
