Dokumentuaren akzioak
Nafarroa osoko dantzariak, ezpata-dantzari
Jose Mari Jimeno Juriori Nafarroako urrezko domina emanen ziotela jakin genuenerako, buruan genuen jada, ekitaldi ederra izan zitekeela hura, protokoloan dantza uneren bat txertatzeko - Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza, esaterako-, Gipuzkoako urrezko dominen banaketan egiten duten bezala. Artaxoako jakintsua sarituko zutela jakitean, gure ideari oraindik zentzu gehiago ikusi eta Nafarroako Gobernuari proposamena egin genion, baita Jimeno Jurioren familiari ere. Roldan semearen erantzuna berehalakoa eta ilusioz betea izan zen, aitak dantzarekin (eta gure taldearekin) izandako harremana tarteko: baietz! Handik egun batzuetara ordea, Foru Gobernuko ordezkariei ez zitzaien gure idea egoki iruditu eta tiraderan gorde genuen, beste baterako-edo.
Baina, handik gutxira Gobernutik deia. Buruan bazutela egun bererako beste ekitaldi berri bat -Nafarroako erresumari gorazarrea- eta horretan bai ikusten zutela dantza emanaldi bat egoki. Guretako askoz bereziagoa zen Jimeno Jurioren sarian dantzatzea, baina hala ere, bai esan genuen eta gu baino lehenago hasi zitzaigun dantzan imajinazioa.
Sanfermin txikiko festetatik kanpoko ezpata-dantza hura une egokia iruditu zitzaigun beste lagun batzuk gure ezpata-dantzan dantzatzera gonbidatzeko. Hartara, hiru dantzari multzo gonbida ganitzakeela bururatu zitzaizkigun: Nafarroako gainontzeko ezpata-dantzariak, Merinalde guztietako dantzariak, eta Iruñeko dantza taldeetako dantzariak. Hola, Lesaka, Bera, Igantzi, Agoitz eta Zangozako ezpata-dantzariei luzatu genien deia, Merinalde bakoitzeko dantzari bana ere gonbidatu genuen eta baita Iruñeko Ortzadar, Muthiko Alaia, Iruña-Taldea, Amaiur eta Oberena taldeetako dantzari bana.
Azkenik lagun hauek bildu zitzaizkigun Ezpata-dantzara:
- Iker Aramendia (Zangozako ezpata-dantzaria)
- Mikel Villanueva (Agoitzeko ezpata-dantzaria)
- Oihan eta Ibai Indart (Baigorriko dantzariak)
- Amaia Arregi (Tafallako dantzaria)
- Osel Molinet (Lodosako dantzaria)
- Iñigo Castellano (Monteagudoko dantzaria)
- Ortzadar Platero (Ortzadar dantza taldeko dantzaria)
- Unai Armendariz (Amaiur dantza taldeko dantzaria)
Besteek arrazoi bat edo beste medio, ezezkoa eman ziguten. Entsaio bakarra aski izan genuen gure gonbidatu abilek ezpata-dantzaren oinarriak ikas zitzaten. Bigarrena in situ egin genuen eta itxura ederra hartu genion ezpata-dantzari.
Abenduaren 3ko ekitaldia xumea izan zen, baina dantza izan zuen protagonista -lore eskaintzareekin batera, gurea izan zen zeremonia nagusia-. Joseba Lorenzok dantzatu zuen Nafarroako bandera. Ondoren zortzikoarekin plazara sartu, ezpaten arrosa egin buruzagia (Aritz Ibañez) goratu eta ezpata-txikiek (Julen Fagoaga, Amaia Irigoien, Leire Leza eta Mikel Tristan) haien belauntxingoa dantzatu zuten. Ondotik, arrosa askatu eta kalejiran plaza utzi. Xumea baina ederra.
Uste dugu esperientzia interesgarria izan zela leku guztietatik begiratuta eta egun hartan dantzan aritu ginen dantzari guztiok erakutsi genuela dantzak baduela horretako ekitaldi protokolarioei ikusgarritasun eta dirdira berezia emateko dohaina. Ikasiko ote dute gure agintariek...
Askari eder baten inguruan agurtu eta omendu genituen gure gonbidatuak. Hurrengora arte?
Dantzari eta musikari hauek aritu ginen 2015eko abenduaren 3an Iruñean, ezpata-dantzari:
- Buruzagia: Aritz Ibañez
- Kapitainak: Julen Fagoaga, Amaia Irigoien, Leire leza eta Mikel Tristan
- Ezpata-dantzariak: Auriz Garzia, Shanti Diaz, Hasier Moreno, Maialen Ziaurriz, Irantzu Irigoien, Ainara Ranera, Aitor Arana, Edurne Irigoien, Bea Martinez, Edurne Arana, Eder Garzia, Itziar perez, Irati Sorbet, Mikel Villanueva, Unai Armendariz, Oihan Indart, Ibai Indart, Iñigo Castellano, Amaia Arregi, Iker Aramendia, Osel Molinet, Iñaki Tristan eta Ortzadar Platero.
- Banderaria: Joseba Lorenzo
- Txistulariak: Eiande Aranburu, Aitor Huarte, Enneko Ganboa eta Beñat Lopez
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05