Iruñeko dantzariak Eusko Jaurlaritzaren sorreraren 80. urteurrenean

2016/11/11
Iruñeko dantzariak Eusko Jaurlaritzaren sorreraren 80. urteurrenean

Joandako urriaren 7an bete ziren 80 urte lehen Eusko Jaurlaritza eratu zutenetik. Espainiako Gerra zibila hasita zegoela sortu zuten eta berehala erbesteratu behar izan ziren garaiko agintariak, bizia jokoan izanki.

Urteurrena gogoan, beraz, lehen Jaurlaritza hura eratu zen toki berean, Gernikako Juntetxean, ekitaldi instituzionala egin zuten. Tartean Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bildutako dantzariekin osatutako ezpata-dantza.

Ezpata-dantza Gernikako Juntetxean, Eusko Jaurlaritzaren 80. urteurrenean, Gernika, 2016-10-07. Argazkia: Felipe Loiola

Argia dantzari taldearen zuzendaritzapean, Urki (Andoain), Gure-Kai (Deba), Argia (Donostia), Duguna (Iruñea), Elai Alai (Portugalete), Maritzuli (Baiona-Biarritz), Gasteizko dantzariak (Gasteiz) eta Kezka (Eibar) dantza taldeetako dantzariok osatu genuen ezpata-dantzari tropela. Musikan ere gure taldeko txistulariak aritu ziren fin. Dantzari eta musikari hauek ordezkatu zuten gure taldea beraz: Mikel Tristan, Ainara Ranera, Saioa Zurbano, Maider Sada, Irene Abrego, Aitor Arana, Itziar Perez eta Irati Sorbet dantzan, Iñaki Sagardoi eta Ainara Ibañez (txistua), Migel Fagoaga eta Julen Leuza (tronpeta) eta Beñat Lopez (atabala).

Argazkia: Felipe Loiola / Ezkerretik eskuinera: Mikel Tristan, Beñat Lopez, Saioa Zurbano, Migel Fagoaga, Maider Sada, Julen Leuza, Irene Abrego, Ainara Ranera, Ainara Ibañez, Itziar Perez, Iñaki Sagardoi, Irati Sorbet eta Aitor Arana

Argazkia: Felipe Loiola

Hona Eitb-k emandako  irudiak:

Eta hemen Felipe Loiolak hartutako argazkien sorta bat:

2016-10-07 Gernikan Eusko Jaurlaritzaren sorreraren 80. urteurrena