Dokumentuaren akzioak
Camino Manso Azpilikueta zendu da
Benetan tristea izaten ari da 2017. urte honen hasiera guretako. Aurreko astean Javier Garaikoetxea Urrizaren heriotzaren berri izan genuen eta gaur aldiz, Camino Manso Azpilikuetarena (85 urte), gure dantza taldeko nesken lehen belaunaldiko dantzariarena. Iruñeko Orfeoiaren gerizpean sortu zuten Iruñeko udal dantzari taldea eta Camino Manso Orfeoiko kantari izanda, dantza taldeko lehen nesketako bat izan zen, esan bezala.
Taldearen lehen urteetako emanaldi eta bidaietan dantzatzeaz gain, Duguna ikuskizunean ere parte hartu zuen Caminok dantzari gisa. Ez hori bakarrik, ikusgarriko arropak ere berak josi zituen, baita talderako beste jantzi asko ere. Urte luzeko ibilbidea izan zuen Mansok gure taldean, 1949tik 1965era izan baitzen Iruñeko udal dantzari taldeko kide, bere belaunaldiko azken dantzari aktiboa, hain zuzen. Etorkin ere dantzatu zuen Filip Oihanbururekin.
Camino Manso, Tere Manso, Carmen Sukunza, Txelo Uriz, Sagrario Aranburu... gaurko gure dantzariendako aitzindariak inondik ere, ez bakarrik dantzan, bizitzako beste hainbat alorretan ere. Azken urteetan haietako hainbat elkarrizketatzeko aukera izan dugu eta harrigarria da -agian taldearekin bidaiatzeko aukera izan zutelako ere, neurri batean- zer mundu ikuskera zabala eta aurreratua zuten. Poliki-poliki desagertzen ari zaigun belaunaldi berezi baten azken aleak. Bihotzeko xoko goxoenean gordeko ditugu.
Ez adiorik, Bidane!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05