Iruñeko dantzariak "The Daily Telegraph"-en
Oharkabean pasa zaigu gaur arte eta gainera txiripaz jakin dugu, The Daily Telegraph britainiar egunkari entzutetsuko webgunean agertu garela. Antza, egunero Pictures of the day (eguneko argazkiak) izeneko atala sareratzen dute eta munduko 4 kornerretan hartutako fotografiak erakusten. Joandako irailaren 26an, besteen artean, geure hauxe zabaldu zuten -bezperan karrikaratu genuen Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantzarena-:
Hemen lotura: KLIK
Jesus Diges-en argazkia beste 25 eguneko argazkiren ondoan agertzen da, Alemaniako herri batean bildutako kalabaza erraldoiaren, Dolce & Gabanaren Milango moda desfilearen, edo Aleppon bonbek birrindutako eraikinen argazkien artean, besteak beste.
Argazkiaren oinak deitu digu arreta:
"Dantzaris or Basque dancers perform the traditional sword dance during the celebration of the San Fermin de Aldapa Fiestas held in Pamplona, Navarra, Spain"