Orain arteko ekarpenak
Titaniozko dantzariak
2019/03/12
Izenburuak kontrakoa ulertarazi lezakeen arren, sarrera honek ez du zerikusirik ez Bilboko Guggenheim museoarekin, ezta Frank Gehry bere diseinatzailearekin ere. Aldiz, 25 urte betetzen direlarik zilarrezko ezteiak ospatzen ohi dira. 50 betetzearekin, urrezkoak. Diamantezkoen bidean, 70 urterekin t...
Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza 2018
2019/01/14
Asteburu betea izan da 2018ko Sanfermin txikikoa. Larunbatean Tarragonako Santa Teklaren omenezko festetan dantzatzen aritu gara. Gauez egin dugu bueltako bidaia, nahi baino atseden gutxiago hartuz, baina goizeko 9:30etan denak ginen Duguna-zelaiko plazan txintxo-txintxo, egunari hasmenta emateko p...
Tarragonako Santa Teklaren omenezko segizioan dantzatu dugu
2018/11/16
2007. urtean izan genuen Tarragonako Santa Teklaren festen berri, Les Músiques de les Festes de Santa Tecla izeneko diskoa gure eskuetan erori zelarik. Kuxkuxeatzen hasi eta konturatu ginen doinu eder haiek festa ikaragarri aberats baten jantziaren parte zirela: erraldoiak, buruhandiak, arranoa, le...
Batasunaren pribilegioa 2018
2018/10/24
Irailaren 8arekin 1423. urteko Batasunaren Pribilegioaren agirian agertzen den zaldiko kornamusajolea hezurmamitu da beste behin eta dantzan jarri gaitu. Goizean-goizeko segizioan alde zaharreko 3 burguetan barna paseatu ondotik, arropak ziztuan aldatu eta soka atera dugu Herriko Etxeko ezkaratzeti...
Portugalgo pastoralak eta Euskal Herriko ezpata-dantzak
2018/10/02
Portugalgo Viana do Castelon pasa dugu abuztuko lehen asteburua. Uztailean antolatzen duten dantza jaialdiak Sanferminekin bete-betean bat egiten zuenez, Barroselas-eko freguesiako festetara gonbidatu gaituzte Nucleo Promotor Do Auto da Floripes-eko lagunek. Portugalgo herri antzerkiaren adibideeta...
Sanfermin Aldapakoaren 10. urteurrena ospatuko dugu, Tarragonan gaindi
2018/09/19
Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza 10. aldiz aterako dugu karrikara aurten. Urteurren berezia da berez, baina bereziagoa —eta eroagoa — izanen da oraindik, bezperan, Tarragonako Santa Teklaren omenezko segizio arranditsuan parte hartzeko ohorea izanen baitugu, buruhandi, erraldoi, arrano, bast...
Tuteran berriz!!
2018/09/12
Iazko hutsegitearen ondotik, aurten gogoberrituta jaitsi gara beste behin Tuterako festetara dantzara, uztailaren 27an. Aurreko aldietako formatoak ez gintuen guztiz asebetetzen eta hortaz, aurten gure Trokeo-dantzak erakutsi ditugu erriberako hiriburuan, lehenbizikoz. Genero aldetik bereizketarik ...
Ezpeletako Gauargi festibalean aritu dira Dugunako dantzari txikiak
2018/09/10
Aurreko batean aipatu genizuen moduan , munduko txoko ezberdinetako dantzak ardatz dituen Gauargi festibalen parte hartu dute gure dantzari txikiek uztailaren ondarrean. Urrundik etorritako dantza taldeekin batera — Kroazia, Polonia, Sri Lanka... — Euskal Herriko dantza talde bat izaten da egune...
Sanfermin aldapatsuak (eta ez Aldapakoak)
2018/09/03
Aldapa piko baten puntan dago gure alde zaharreko egoitza eta bertaraino egin beharreko bidea bezain maldatsuak izan dira aurtengo gure Sanferminak, dantzari dagokionez. Eta hala izan badira, zergatik ezkutatu! Lanez, emanaldiz eta beraz, urduritasunez betetako asteak izan dira Sanferminen aurrekoa...
Ipar haizearen kontra dantzan, Barañainen
2018/08/02
Daniel Glattauer-en liburua da Ipar-haizearen kontra .
Ipar-haizea azkarki sartzen baita bere kale luzeetatik, Buenos Aires deitzen diote zenbaitzuk Barañaini.
Sanferminen aurreko 2 asteetan 3 emanaldi lotu izana ere bada haizearen kontra aritzea, nolabait.
Tira, aldez edo moldez Ipar-haizea...
Orain arteko erantzunak
Duguna dantza taldea - Nik ere babesten dut dantzan.com
2013/03/05
Ongi dago instituzioei kultur jarduerak babes ditzaten exijitzea, besteak beste, haien eginkizuna ere badelako, baina dantzazaleok ere badugu gure erantzunkizuna dantzan.com bezalako zerbitzu izugarri baliotsu [...]
Duguna dantza taldea - Ni ere dantzan.com bizi naiz
2012/10/16
Dugunan ere dantzan bizi gara, eta zuek?
Anonimoak - dantzan.com itxi beharrean gaude
2011/12/31
Iruñeko txoko hontatik asko zor diogu dantzan.com-i. Aitzinera begira, nahi eta behar duzuen edozertan laguntzeko gogoz!