Dokumentuaren akzioak
Tuteran berriz!!
Iazko hutsegitearen ondotik, aurten gogoberrituta jaitsi gara beste behin Tuterako festetara dantzara, uztailaren 27an. Aurreko aldietako formatoak ez gintuen guztiz asebetetzen eta hortaz, aurten gure Trokeo-dantzak erakutsi ditugu erriberako hiriburuan, lehenbizikoz. Genero aldetik bereizketarik ez, plazaz plaza kurritzeko modu naturala, kalejirari esker eta 9 dantzari izan bagina ere, dantzak emateko aukera. 22 dantzari —eta gure gaitero prestuekin 25— izan gara guztira.
Beterri peñatik karrika-dantza bizian atera gara eta bidean galdu ditugu gaiteroak, argazkilaria eta gure sherpak. Arnasestuka ibili behar ez daitezen erritmoa egokitu eta lehen dantzak San Jaime plazatxoan eman ditugu. Makil-handiena eta Ezpata-brokelena.
Handik Foruen plazara mugitzea zen asmoa, baina ia beti bezala, gaueko erromeria-taldea bere soinu frogak egiten ari da eta B plana hobetsi dugu. Muro karrikako terrazen aitzinean eman ditugu zinta-dantza eta makil-txikiena. Eta terrazen ondoan gaudela probestuz, zintzurrak ere busti ditugu, bero baita kanpoan!
Gaztanbide karrika luzea hartu dugu eta han gozatu gara karrika-dantza ziztu bizian eginez. Baina berriz ere galdu ditugu gaiteroak eta enparauak. Itxoiteko!
Eta bigarren tentaldian bai! Foruen plazara sartu gara eta musika taldeko kideei ia 15 minutuko tartea emanen ote diguten galdetu diete Beterriko lagunek. Baietz! Gaiteroek kioskotik jo dute, dantza eta dantza artean dei eder eta guzti. Eta dantza guztiak eman ditugu, dantzari denek dantzatzeko aukera izan dutelarik.
Hainbatetan gurutzatu dugun elektrotxarangarengandik ihesi, oraindik ere azken geldialditxo bat egin dugu Carnicerías karrikan sortzen den plazatxo estuan. Zinta-dantzarako tokia baizik ez dugu izan eta horrekin eman dugu bukatutzat Tuterako gure ibilaldia. Ondotik, merezitako —eta jadanik tradiziozkoa den— dutxa Beterriko patioan, afari goxoa Remigioenean eta bestarako tartetxo bat ere ebatsi diogu gauari.
Heldu den urtean ere, plazerrez itzuliko gara, hain harrera goxoa egiten diguten Beterriko lagunek hala nahiko balute behintzat!
- Aitor Razkinek hartutako argazki gehiago ikus ditzakezue hemen:
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05