Sanfermin Aldapakoaren 10. urteurrena ospatuko dugu, Tarragonan gaindi
Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza 10. aldiz aterako dugu karrikara aurten. Urteurren berezia da berez, baina bereziagoa —eta eroagoa— izanen da oraindik, bezperan, Tarragonako Santa Teklaren omenezko segizio arranditsuan parte hartzeko ohorea izanen baitugu, buruhandi, erraldoi, arrano, bastoner, casteller eta enparauen artean. Iazko irailean ere Tarragonan izan ginen, bertako Bastoners taldeak makil-dantzarien topaketara gonbidaturik, Sanfermintxikiko aurreko asteburuan. Aurten aldiz, taldearen 365. urteurrena ospatuko dute eta errefusatu ezin genuen gonbidapena egin digute. Hartara, larunbat goizaldeko 3retan abiatuko gara busez Tarragonaruntz. Jada han, goizez erromatar anfiteatroan dantzatuko ditugu Sanferminetako trokeo-dantzak eta arratsaldean, esan bezala, segizioan. Hartara, garai batean Iruñera etorri ohi ziren Valentziar erako dantzariei bisita itzuliko diegu, nolabait. Tuterako gaiteroak izanen ditugu lagun!

Tximisten pare aritu beharko gara, izan ere, larunbat arrats samarrean bukatuko ditugu Tarragonako lanak eta gauez eginen dugu Iruñerako bidea, goizeko 11:30en aurretik ezpata-dantzarako prest egoteko.
Heldu den igandean, irailak 23 izanen dituenean, beraz, aterako dugu Iruñea zaharreko karriketara hamargarren aldiz, Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza. Aurtengoa orain arteko jendetsuena izanen da, gainera!
Gure taldeko Ainara Ibañez, Veronica Ferreira, Eiande Aranburu, Iñaki Sagardoi, Enneko Ganboa, Aitor Huarte, Ibai Indart, Beñat Lopez eta Julen Leuza ariko dira musikan.
Dantzan aldiz honako 45 lagunak:
- Kapitain: Leire Leza, Ainara Ranera, Hasier Moreno eta Julen Fagoaga
- Zerbitzari lanetan: Inhar Torres
- Banderari: Joseba Lorenzo
- Bobo: Maialen Ziaurriz eta Osel Molinet
- Ezpata-dantzari: Amaia Sorbet, Aritz Uriz, Edurne Turrillas, Emma Gomez, Irantzu Irigoien, Irati Sorbet, Itxaso Martinez, Itziar Gonzalez, Itziar Perez, Itziar Zaldua, Jon Benito, Jon Urmeneta, Kote Goñi, Maria Izal, Marino Huarte, Martxelo Sotes, Oier Santamaria, Unai Martiartu, Xabi Garin, Zuberoa Uhalde, Uxue Merced, Izaskun Arriaran, Amaia Visus, Auritz Garzia, Akier Akerreta, Miren Irigoien, Ainhoa Urmeneta, Maialen Etaio, Eder Garzia, Pablo Epalza, Akier Perkaz, Ioseba Morales, Miguel Angel Goikoetxea, Shanti Diaz, Mikel Tristan, Aitor Arana
- Buruzagi: Aritz Ibañez
Hau izanen dugu programa:
- 11:30etan: Arrotxapeko zubian bandera-arbola eta partitzea
- 12:00etan: Moskatela eta piper-opilak ororendako
- 12:15etan: Prozesioa Aldapako elizatik
- 13:15etan: Ezpata-dantza udal plazan
- 14:00etan Soka-dantza Aldapako elizaren atarian