Orain arteko ekarpenak

Titaniozko dantzariak

2019/03/12

Titaniozko dantzariak
Izenburuak kontrakoa ulertarazi lezakeen arren, sarrera honek ez du zerikusirik ez Bilboko Guggenheim museoarekin, ezta Frank Gehry bere diseinatzailearekin ere. Aldiz, 25 urte betetzen direlarik zilarrezko ezteiak ospatzen ohi dira. 50 betetzearekin, urrezkoak. Diamantezkoen bidean, 70 urterekin t...

Gehiago irakurri

Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza 2018

2019/01/14

Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza 2018
Asteburu betea izan da 2018ko Sanfermin txikikoa. Larunbatean Tarragonako Santa Teklaren omenezko festetan dantzatzen aritu gara. Gauez egin dugu bueltako bidaia, nahi baino atseden gutxiago hartuz, baina goizeko 9:30etan denak ginen Duguna-zelaiko plazan txintxo-txintxo, egunari hasmenta emateko p...

Gehiago irakurri

Tarragonako Santa Teklaren omenezko segizioan dantzatu dugu

2018/11/16

Tarragonako Santa Teklaren omenezko segizioan dantzatu dugu
2007. urtean izan genuen Tarragonako Santa Teklaren festen berri, Les Músiques de les Festes de Santa Tecla izeneko diskoa gure eskuetan erori zelarik. Kuxkuxeatzen hasi eta konturatu ginen doinu eder haiek festa ikaragarri aberats baten jantziaren parte zirela: erraldoiak, buruhandiak, arranoa, le...

Gehiago irakurri

Batasunaren pribilegioa 2018

2018/10/24

Batasunaren pribilegioa 2018
Irailaren 8arekin 1423. urteko Batasunaren Pribilegioaren agirian agertzen den zaldiko kornamusajolea hezurmamitu da beste behin eta dantzan jarri gaitu. Goizean-goizeko segizioan alde zaharreko 3 burguetan barna paseatu ondotik, arropak ziztuan aldatu eta soka atera dugu Herriko Etxeko ezkaratzeti...

Gehiago irakurri

Portugalgo pastoralak eta Euskal Herriko ezpata-dantzak

2018/10/02

Portugalgo pastoralak eta Euskal Herriko ezpata-dantzak
Portugalgo Viana do Castelon pasa dugu abuztuko lehen asteburua. Uztailean antolatzen duten dantza jaialdiak Sanferminekin bete-betean bat egiten zuenez, Barroselas-eko freguesiako festetara gonbidatu gaituzte Nucleo Promotor Do Auto da Floripes-eko lagunek. Portugalgo herri antzerkiaren adibideeta...

Gehiago irakurri

Sanfermin Aldapakoaren 10. urteurrena ospatuko dugu, Tarragonan gaindi

2018/09/19

Sanfermin Aldapakoaren 10. urteurrena ospatuko dugu, Tarragonan gaindi
Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza 10. aldiz aterako dugu karrikara aurten. Urteurren berezia da berez, baina bereziagoa  —eta eroagoa — izanen da oraindik, bezperan, Tarragonako Santa Teklaren omenezko segizio arranditsuan parte hartzeko ohorea izanen baitugu, buruhandi, erraldoi, arrano, bast...

Gehiago irakurri

Tuteran berriz!!

2018/09/12

Tuteran berriz!!
Iazko hutsegitearen ondotik, aurten gogoberrituta jaitsi gara beste behin Tuterako festetara dantzara, uztailaren 27an. Aurreko aldietako formatoak ez gintuen guztiz asebetetzen eta hortaz, aurten gure Trokeo-dantzak erakutsi ditugu erriberako hiriburuan, lehenbizikoz. Genero aldetik bereizketarik ...

Gehiago irakurri

Ezpeletako Gauargi festibalean aritu dira Dugunako dantzari txikiak

2018/09/10

Ezpeletako Gauargi festibalean aritu dira Dugunako dantzari txikiak
Aurreko batean aipatu genizuen moduan , munduko txoko ezberdinetako dantzak ardatz dituen Gauargi festibalen parte hartu dute gure dantzari txikiek uztailaren ondarrean. Urrundik etorritako dantza taldeekin batera — Kroazia, Polonia, Sri Lanka... — Euskal Herriko dantza talde bat izaten da egune...

Gehiago irakurri

Sanfermin aldapatsuak (eta ez Aldapakoak)

2018/09/03

Sanfermin aldapatsuak (eta ez Aldapakoak)
Aldapa piko baten puntan dago gure alde zaharreko egoitza eta bertaraino egin beharreko bidea bezain maldatsuak izan dira aurtengo gure Sanferminak, dantzari dagokionez. Eta hala izan badira, zergatik ezkutatu! Lanez, emanaldiz eta beraz, urduritasunez betetako asteak izan dira Sanferminen aurrekoa...

Gehiago irakurri

Ipar haizearen kontra dantzan, Barañainen

2018/08/02

Ipar haizearen kontra dantzan, Barañainen
Daniel Glattauer-en liburua da Ipar-haizearen kontra . Ipar-haizea azkarki sartzen baita bere kale luzeetatik, Buenos Aires deitzen diote zenbaitzuk Barañaini. Sanferminen aurreko 2 asteetan 3 emanaldi lotu izana ere bada haizearen kontra aritzea, nolabait. Tira, aldez edo moldez Ipar-haizea...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Duguna - Iruñeko dantzariak - Jesus Irizar "Txutxin", Oñatiko dantza-maisua hil da

2024/05/01

Doluminak Oñatiko dantzariei eta bereziki Irizar familiari (Maite eta Mikeli). Txutxinek erakutsitako ereduaren bitartez, gurekin izanen baita hein batean, dantzan ari garenean. Ez adiorik!

duguna iruñeko dantzariak - Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Gure taldearen azken urteotako bilakaeran garrantzi handia izan zuen Jesus Pomaresek. Aholkulari, jantziegile, iradokitzaile... zenbat ordu ez genituen pasako bere karrika Berriko dendaren atze hartan. [...]

DUGUNA - IRUÑEKO DANTZARIAK - Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Atzoko arratsalde hondarretik akordeoi doinu ezinago ederren oroitzapenez bete zaigu burua eta aitzitik, bihotza urratu. Zuk erakutsitako bidetik jarraitzen ahaleginduko gara, zure doinuen uhinetan dantzan, [...]

DUGUNA - IRUÑEKO DANTZARIAK - Bi sarrera zozketan Iruñean Martin Zalakain ikusteko

2018/01/12

12:00etan puntuan zozketa egin eta gure orban gabeko eskuak hautaturik, Josu Solak eskuratu ditu Martin Zalakain ikuskizunerako sarrerak. Zorionak! Eta gainontzeko parte-hartzaileei, mila esker!!!

DUGUNA - IRUÑEKO DANTZARIAK - Eta trokeo dantzak plazaratu genituen!

2017/09/26

Mila esker Patxi! Ez da gauza txikia esaten diguzuna!

Duguna - Iruñeko dantzariak - ...ozenki esan dezagun, eskerrik asko Bidador!! (Barañain, Gotaine eta Bilbo: kronika hirukoitza)

2016/05/02

Mila esker zure erantzunagatik, Jesus. Arrazoi duzu diozun horretan, pastoralak bere testuinguruan du zentzurik handiena, jendeak ezagutzen baitu eta badakielako nola jokatu. Iruñean izan genuen [...]

dugunadt - Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Lehenbizi mila esker handi bat zuen eskuzabaltasun handiarengatik! Bigarrenik mila zorion. Merezi duzue merezi duzuenez!!!

Duguna dantza taldea - Argia: Besta Berri

2014/01/24

Bide batez, nahi duenak lotura honetan eskura ditzake sarrerak: https://www.ticketmaster.es[…]4&codSTK=CAS!servicaixa

Duguna dantza taldea - San Fermin Aldapakoaren dantzak bostgarrenez

2013/09/26

Estimatua dago Izaskun! Ia eguraldiak laguntzen digun!