Orain arteko ekarpenak
Dantzak bai, troketak ere bai! 2019ko Sanferminen kronika
2019/08/27
Sanferminetan lan zerbait izaten dugu normalki. Uztailaren 6an, 7an eta 14ean dantzatzea egokitzen ohi zaigu, festa egunen %33an, beraz. Guretako aski izaten da. Baina aurtengoa berezia izan da eta ohiz kanpoko beste bi emanaldi izan ditugu uztailaren 9an eta... 14 arratsaldean!!! Tope!!! Sanfermin...
Ikasturteari amaiera emanen diogu Tuteran eta Elizondon
2019/07/24
Sanferminen ondoko bestondotik pixka bat suspertuta, udako oporren aitzinetik, emanaldi pare batekin itxiko dugu 2018/2019 ekinaldia.
Hasteko, azken 11 urteotan bezala, Beterri peña ko lagunek gonbidatuta, ostiralean (uztailak 26), karrikaingurua eginen dugu Tuterako alde zaharrean barna, han h...
Soka-dantza berri bat, betiko soka-dantza izan dadin
2019/07/18
Urte batzuk generamatzan buruari bueltaka: zer egin Sanblas eguneko eta Sanjuan bezperako soka-dantzekin? Azken 11 urteotan garatutako gure dantza-errepertorioko bigarren urratsa izan ziren bat diren bi soka-dantza hauek. Lehen urratsa — Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza — eta hirugarren eta l...
Dugunako dantzarion eguna: urtean ikasitakoaren erakusgarri
2019/07/03
Ekainaren 22arekin, udan sartu berri, ospatu dugu Dugunako dantzarion eguna. Gure dantzari txikiek —baina ez txikiek bakarrik — ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko balio digu emanaldiak. Eta aurten asko ikasi dute, plazan erakutsitakoari erreparatuz gero, behintzat!
Taldeko gaztetxoenek ...
Dantzari-dantza Iruñeko dantzarien topaketan
2019/06/26
Iruñeko dantzarion VII. topaketa antolatua izan da aurten, joandako ekainaren 15ean. Auzoetako festetan egin ohi dugu Iruñeko dantza talde ezberdinen arteko emanaldi komun hau eta aurtengoa Azpilagaña auzoan izan da. Ortzadar, Oberena, Eluntze, Muthiko Alaiak, Iruña taldea, Basakaitzek eta guk part...
Aldaketekin dator aurtengo Sanjuan bezperako soka-dantza
2019/06/19
Iruñeko 3 Burguen egunean egiten dugun soka-dantzaren tankera hartuko du aurten Sanjuan bezperako soka-dantzak. Orain arteko sokaren egiturari eutsi, baina urratsez, jantziz eta dantzarien generoz, iraila hastapenean egiten dugun dantzaren ezaugarriak hartuko ditu. Beraz, ez da neska eta mutilen ar...
Eibarko Untzagan, Iruñeko udal plazan nola
2019/05/22
Aspaldikoa dugu Kezka dantza taldearekiko harremana. Askotan nora jo jakiteko, Eibar aldera zuzendu dugu begirada eta han kausitu dugu erantzuna hainbatetan. Horregatik beti joaten gara plazer handiz bertara dantzara eta joandako maiatzaren 12an ere hala izan da. Euskal Jaia 2 astez aurreratu dute ...
Elurra teilatuan, soka-dantza karrikan
2019/05/08
San Blaseko soka-dantza plazara atera genuenetik, konturatu gara Iruñean otsailaren 3aren inguruan dezentetan egoten dela elur arriskua. Joandako San Blas egunean zuri-zuri esnatu ziren Iruñeko karrikak eta guk eguerdian dantza egin beharra! Goizak aurrera egin ahala, tarteka bi maluta, tarteka egu...
Esker mila Arrasateko gaiteroei!
2019/04/03
2018ko abenduaren 22an Arrasatera egin dugu bidaia, bertako gaiteroek gonbidatuta, Santamasetan trokeo-dantzak emateko. Hotza pasako ote genuen kezkatuta, eguraldi ederra ere enkargatu ez dute ba! Eta ez da eguraldia enkargatu duten gauza bakarra. Heldu eta lehenengo gauza gosaltzen eman digute, ba...
Azken ezpata-dantza Nafarroa(Garaia)ren egunean?
2019/03/22
Laugarren aldiz dantzatu dugu 2018ko abenduaren 3an ezpata-dantza Nafarroako errege-erreginen jauregia izandakoaren aitzinean, Iruñean, agian ez azkeneko aldiz? (Maiatzeko hauteskundeetan zer gerta, ekitaldiak aurrera eginen ote duen ikusteke dagoelako). Tira, hain zuzen Nafarroako erresuma zaharra...
Orain arteko erantzunak
Duguna dantza taldea - Nik ere babesten dut dantzan.com
2013/03/05
Ongi dago instituzioei kultur jarduerak babes ditzaten exijitzea, besteak beste, haien eginkizuna ere badelako, baina dantzazaleok ere badugu gure erantzunkizuna dantzan.com bezalako zerbitzu izugarri baliotsu [...]
Duguna dantza taldea - Ni ere dantzan.com bizi naiz
2012/10/16
Dugunan ere dantzan bizi gara, eta zuek?
Anonimoak - dantzan.com itxi beharrean gaude
2011/12/31
Iruñeko txoko hontatik asko zor diogu dantzan.com-i. Aitzinera begira, nahi eta behar duzuen edozertan laguntzeko gogoz!