Ikasturteari amaiera emanen diogu Tuteran eta Elizondon
Sanferminen ondoko bestondotik pixka bat suspertuta, udako oporren aitzinetik, emanaldi pare batekin itxiko dugu 2018/2019 ekinaldia.
Hasteko, azken 11 urteotan bezala, Beterri peñako lagunek gonbidatuta, ostiralean (uztailak 26), karrikaingurua eginen dugu Tuterako alde zaharrean barna, han hemenka gure trokeo-dantzak eskainiz. 20:00etatik aitzina izanen da, freskurarekin (espero!), Beterri peñatik abiatuta.
Biharamunean (uztailak 27, larunbata), Elizondon izanen dugu hitzordua. Bertako Santiago festen karietara, Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza erakutsiko dugu karrikaz-karrika, Baztandarrak dantza taldeak gonbidatuta eta eguraldia lagun. 19:00etatik aitzina izanen da hau, herriko plazatik abiatuta.
Gogo handiz hartzen ditugu bi emanaldi berezi hauek. Ondotik, merezitako pausa!