Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Dugunako dantzarion eguna: urtean ikasitakoaren erakusgarri

Dokumentuaren akzioak

Dugunako dantzarion eguna: urtean ikasitakoaren erakusgarri

2019/07/03 13:59
Dugunako dantzarion eguna: urtean ikasitakoaren erakusgarri

Argazkia: Mikel Tristan

Ekainaren 22arekin, udan sartu berri, ospatu dugu Dugunako dantzarion eguna. Gure dantzari txikiek —baina ez txikiek bakarrik— ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko balio digu emanaldiak. Eta aurten asko ikasi dute, plazan erakutsitakoari erreparatuz gero, behintzat!

Taldeko gaztetxoenek (8/9 urtekoek) zabaldu dute emanaldia Berako makil-dantzekin. Makil-dantza guztiak —10ak eman dituzte bata bestearen ondotik. Baita Zagi-dantza ere! Ez dira dantza errazak adin horretako txikiendako. Haien erritmoaren zentzuak, makilak erabiltzeko abilidadeak, dantza bakoitzaren koreografia eta ondotik zer dantza datorren jakiteko haien memoria gaitasunak... harritu gaituzte. Ez da dena perfektua izan, hori bakarrik behar genuen, baina harritzekoak txikienen kapazidadeak!

Argazkia: Mikel Tristan

Duguna eguna 2019 - 03

Makil-dantzak makil-dantzen ondotik. Beratik, Lizuniagatik gaindi, Lapurdira. Bertako inauterietako makil-dantzak eman dituzte bigarren taldeko dantzari gaztetxoek (10/12 urte). Arin-arin urratsaren gainean, makilak joz, postuak trukatzeko haien erraztasuna kasik iraingarria egin zaigu. Mekaguenlapuñeta nola datozen gazteak!

Duguna eguna 2019 - 03

Duguna eguna 2019 - 05

Duguna eguna 2018-06

Inauteri garaitik San Migeletara eta jadanik ez gara handik mugituko. Makil-dantzei oraindik agur esan gabe, Korteseko paloteadoko dantzak eman dituzte hirugarren taldeko gaztetxoek (13/14 urte). Irteera, kortesiak, baltsa, eta zinta-dantza doblea eman dituzte. Hauek ere erraz demonio! Horrenbeste gogo jarri diote dantzariek dantzari eta musikariek musikari, danborra ere hautsi duela Aitor Huartek. Hortik atera kontuak!

Duguna eguna 2019 - 06

Duguna eguna 2019 - 07

Duguna eguna 2019 - 08

San Migel egunez dantzatzen dute Dantzari-dantza Iurretan eta guk bertan ikasi izan dugu, haien dantzakeratik. Dantza eskolako laugarren taldeko dantzariek (15/16 urte) eman dituzte Ezpata-joko txikia, Banangoa, Binangoa, Makil-jokoa eta Txotxongiloa, nagusien taldera jauzi egiteko prest direla erakutsiz. Hauek ere egurra ematera datoz!

Duguna eguna 2019 - 09

Duguna eguna 2019 - 10

Duguna eguna 2019 - 11

San MIgel egunez egiten dute Xemeingo elizaren aitzinean ere, ezpata-dantza eta hori izan da taldeko nagusiek emanaldia bukatzeko erakutsi duten dantza. 2008. urtetik ez genuen dantza hau berriz plazara ateratzen eta berezia izan da prozesua guretako; Zerutxuko lagunekin berriz gurutzatzea, aspaldiko garaiak gogora ekartzea, lehenagoko eta oraingo dantzarien arteko ñabardurez ohartzea... Uztailaren 6an eta 9an ere Xemeingo ezpata-dantza dantzatzekoak gara eta plazara ateratzeko moduan gaudela ohartzeko balio izan zigun emanaldiak.

Duguna eguna 2019 - 12

Duguna eguna 2019 - 13

Duguna eguna 2019 - 14

Talde argazkiak egin eta bazkari eder batekin jarri genion ginda goizari. Ondotik, gure egoitza berrituan freskatu genituen kanpoko beroak. Txikiek aldiz, ur-puxika bataila-gorria egin zuten dugunazelain. Barneak ezezik, kanpokoak ere freskatu zituzten haiek, zipatuta bukatu baitzuten arratsaldea!

Duguna eguna 2019 - 15

Duguna eguna 2019 - 16

Duguna eguna 2019 - 17

Duguna eguna 2019 - 18

Duguna eguna 2019 - 19

Duguna eguna 2019 - 20

Mikel Tristanek hartutako argazki eder gehiago ikusi nahi izatekotan, klik hemen!

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.