Orain arteko ekarpenak

Dantzak bai, troketak ere bai! 2019ko Sanferminen kronika

2019/08/27

Dantzak bai, troketak ere bai! 2019ko Sanferminen kronika
Sanferminetan lan zerbait izaten dugu normalki. Uztailaren 6an, 7an eta 14ean dantzatzea egokitzen ohi zaigu, festa egunen %33an, beraz. Guretako aski izaten da. Baina aurtengoa berezia izan da eta ohiz kanpoko beste bi emanaldi izan ditugu uztailaren 9an eta... 14 arratsaldean!!! Tope!!! Sanfermin...

Gehiago irakurri

Ikasturteari amaiera emanen diogu Tuteran eta Elizondon

2019/07/24

Ikasturteari amaiera emanen diogu Tuteran eta Elizondon
Sanferminen ondoko bestondotik pixka bat suspertuta, udako oporren aitzinetik, emanaldi pare batekin itxiko dugu 2018/2019 ekinaldia.  Hasteko, azken 11 urteotan bezala, Beterri peña ko lagunek gonbidatuta, ostiralean (uztailak 26), karrikaingurua eginen dugu Tuterako alde zaharrean barna, han h...

Gehiago irakurri

Soka-dantza berri bat, betiko soka-dantza izan dadin

2019/07/18

Soka-dantza berri bat, betiko soka-dantza izan dadin
Urte batzuk generamatzan buruari bueltaka: zer egin Sanblas eguneko eta Sanjuan bezperako soka-dantzekin? Azken 11 urteotan garatutako gure dantza-errepertorioko bigarren urratsa izan ziren bat diren bi soka-dantza hauek. Lehen urratsa  — Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza — eta hirugarren eta l...

Gehiago irakurri

Dugunako dantzarion eguna: urtean ikasitakoaren erakusgarri

2019/07/03

Dugunako dantzarion eguna: urtean ikasitakoaren erakusgarri
Ekainaren 22arekin, udan sartu berri, ospatu dugu Dugunako dantzarion eguna. Gure dantzari txikiek  —baina ez txikiek bakarrik — ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko balio digu emanaldiak. Eta aurten asko ikasi dute, plazan erakutsitakoari erreparatuz gero, behintzat! Taldeko gaztetxoenek ...

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza Iruñeko dantzarien topaketan

2019/06/26

Dantzari-dantza Iruñeko dantzarien topaketan
Iruñeko dantzarion VII. topaketa antolatua izan da aurten, joandako ekainaren 15ean. Auzoetako festetan egin ohi dugu Iruñeko dantza talde ezberdinen arteko emanaldi komun hau eta aurtengoa Azpilagaña auzoan izan da. Ortzadar, Oberena, Eluntze, Muthiko Alaiak, Iruña taldea, Basakaitzek eta guk part...

Gehiago irakurri

Aldaketekin dator aurtengo Sanjuan bezperako soka-dantza

2019/06/19

Aldaketekin dator aurtengo Sanjuan bezperako soka-dantza
Iruñeko 3 Burguen egunean egiten dugun soka-dantzaren tankera hartuko du aurten Sanjuan bezperako soka-dantzak. Orain arteko sokaren egiturari eutsi, baina urratsez, jantziz eta dantzarien generoz, iraila hastapenean egiten dugun dantzaren ezaugarriak hartuko ditu. Beraz, ez da neska eta mutilen ar...

Gehiago irakurri

Eibarko Untzagan, Iruñeko udal plazan nola

2019/05/22

Eibarko Untzagan, Iruñeko udal plazan nola
Aspaldikoa dugu Kezka dantza taldearekiko harremana. Askotan nora jo jakiteko, Eibar aldera zuzendu dugu begirada eta han kausitu dugu erantzuna hainbatetan. Horregatik beti joaten gara plazer handiz bertara dantzara eta joandako maiatzaren 12an ere hala izan da. Euskal Jaia 2 astez aurreratu dute ...

Gehiago irakurri

Elurra teilatuan, soka-dantza karrikan

2019/05/08

Elurra teilatuan, soka-dantza karrikan
San Blaseko soka-dantza plazara atera genuenetik, konturatu gara Iruñean otsailaren 3aren inguruan dezentetan egoten dela elur arriskua. Joandako San Blas egunean zuri-zuri esnatu ziren Iruñeko karrikak eta guk eguerdian dantza egin beharra! Goizak aurrera egin ahala, tarteka bi maluta, tarteka egu...

Gehiago irakurri

Esker mila Arrasateko gaiteroei!

2019/04/03

Esker mila Arrasateko gaiteroei!
2018ko abenduaren 22an Arrasatera egin dugu bidaia, bertako gaiteroek gonbidatuta, Santamasetan trokeo-dantzak emateko. Hotza pasako ote genuen kezkatuta, eguraldi ederra ere enkargatu ez dute ba! Eta ez da eguraldia enkargatu duten gauza bakarra. Heldu eta lehenengo gauza gosaltzen eman digute, ba...

Gehiago irakurri

Azken ezpata-dantza Nafarroa(Garaia)ren egunean?

2019/03/22

Azken ezpata-dantza Nafarroa(Garaia)ren egunean?
Laugarren aldiz dantzatu dugu 2018ko abenduaren 3an ezpata-dantza Nafarroako errege-erreginen jauregia izandakoaren aitzinean, Iruñean, agian ez azkeneko aldiz? (Maiatzeko hauteskundeetan zer gerta, ekitaldiak aurrera eginen ote duen ikusteke dagoelako). Tira, hain zuzen Nafarroako erresuma zaharra...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Duguna - Iruñeko dantzariak - Jesus Irizar "Txutxin", Oñatiko dantza-maisua hil da

2024/05/01

Doluminak Oñatiko dantzariei eta bereziki Irizar familiari (Maite eta Mikeli). Txutxinek erakutsitako ereduaren bitartez, gurekin izanen baita hein batean, dantzan ari garenean. Ez adiorik!

duguna iruñeko dantzariak - Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Gure taldearen azken urteotako bilakaeran garrantzi handia izan zuen Jesus Pomaresek. Aholkulari, jantziegile, iradokitzaile... zenbat ordu ez genituen pasako bere karrika Berriko dendaren atze hartan. [...]

DUGUNA - IRUÑEKO DANTZARIAK - Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Atzoko arratsalde hondarretik akordeoi doinu ezinago ederren oroitzapenez bete zaigu burua eta aitzitik, bihotza urratu. Zuk erakutsitako bidetik jarraitzen ahaleginduko gara, zure doinuen uhinetan dantzan, [...]

DUGUNA - IRUÑEKO DANTZARIAK - Bi sarrera zozketan Iruñean Martin Zalakain ikusteko

2018/01/12

12:00etan puntuan zozketa egin eta gure orban gabeko eskuak hautaturik, Josu Solak eskuratu ditu Martin Zalakain ikuskizunerako sarrerak. Zorionak! Eta gainontzeko parte-hartzaileei, mila esker!!!

DUGUNA - IRUÑEKO DANTZARIAK - Eta trokeo dantzak plazaratu genituen!

2017/09/26

Mila esker Patxi! Ez da gauza txikia esaten diguzuna!

Duguna - Iruñeko dantzariak - ...ozenki esan dezagun, eskerrik asko Bidador!! (Barañain, Gotaine eta Bilbo: kronika hirukoitza)

2016/05/02

Mila esker zure erantzunagatik, Jesus. Arrazoi duzu diozun horretan, pastoralak bere testuinguruan du zentzurik handiena, jendeak ezagutzen baitu eta badakielako nola jokatu. Iruñean izan genuen [...]

dugunadt - Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Lehenbizi mila esker handi bat zuen eskuzabaltasun handiarengatik! Bigarrenik mila zorion. Merezi duzue merezi duzuenez!!!

Duguna dantza taldea - Argia: Besta Berri

2014/01/24

Bide batez, nahi duenak lotura honetan eskura ditzake sarrerak: https://www.ticketmaster.es[…]4&codSTK=CAS!servicaixa

Duguna dantza taldea - San Fermin Aldapakoaren dantzak bostgarrenez

2013/09/26

Estimatua dago Izaskun! Ia eguraldiak laguntzen digun!