Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Gari Otamendi

Orain arteko ekarpenak

Historiako Dibertimentu onena

2022/03/21

Klasean irakatsi ziguten sistema itxi batean energia ez dela sortzen, ezta deuseztatzen ere, transformatu egiten dela. Iazko udazkenetik añorgatarren energia mugiarazten aritu gara, Dibertimentua prestatzen. Irailean gogoan nuen Arkaitz dantza-taldea gidatzen nuen urteetan maiz esandakoa: “...

Gehiago irakurri

Argentinako kilonboan Dantza aurkezten

2019/11/25

Herri bakoitzeko euskaldunok nortasun eta idiosinkrasia propioak ditugu, eta harreman-sare estua osatzen dugun neurri berean eusten diogu tokiko izaerari. Ez gara arrotz sentitu, beraz, Argentinan. Euskaldunok oso gurea dugu probintzia, herri, edo auzo bakoitzeko nortasuna mantentzea eta aldarrikat...

Gehiago irakurri

"Dantza" aurkezten euskal far westean

2019/07/15

Zertan dira euskaldunak Nirvana, Pearl Jam edota Jimny Hendrixen sorterrian? Nola mantentzen dute nortasuna Amazon, Apple, Starbucks edo Boeing bezalako konpainien hirietan? Erantzuna sinplea dela esango nuke: hautuz. Telmo Esnal zinema-zuzendaria eta biok Ameriketako Estatu Batuetan izan gara bi ...

Gehiago irakurri

Amorruz egindako akatsak

2018/07/09

Amaitu da ikasturtea. Iritsi da klasean landutakoak erakusteko ordua. Egin dugu zenbait ikastetxetako haur-taldeen emanaldia. Amaieran, irakasleen arteko hitzaspertua egin dugu kafe baten bueltan. Urte osoko gorabeherak partekatzen, emanaldiari buruzko hainbat hausnarketa zerrendatu ditugu. Eman...

Gehiago irakurri

Euskal dantzen eskola Katmandun

2018/06/13

Globalizazioari eta hiri-ereduei buruzko testu interesgarri bat argitaratu zuen 1995ean Rem Koolhaas arkitekto herbeerearrak. Hiri generikoa zuen izena, eta gaur egun etengabe ahotan ditugun hainbat arazo aurreikusi zituen. Jarduera ekonomikoa globalizatzearekin batera, hiri-ereduak aireportuen m...

Gehiago irakurri

Inoiz ez ispiluaren aurrean

2018/05/11

Joan zen astean dantzaria eta gorputz hezkuntzako irakaslea den taldekide eta lagun batek eskatu zidan Dantzaren Nazioarteko Egunerako prestatu zuen muralean parte-hartzeko. Planteamendua sinplea eta zuzena zen. “Dantza zertarako?” galdera luzatu zien ikasleei. Espero zitekeen moduan, hitz e...

Gehiago irakurri

Euskal musikaren dama

2018/04/05

2018ko martxoaren 5ean hil zen Marian Arregi musikaria eta dantzaria. Berrogeita hamar urtetik gora egin zituen Euskal Herriko herri-kultura ikertzen, ontzen eta birsortzen, Juan Antonio Urbeltz bere senarrarekin batera. Azken mende erdian euskal dantzarentzako funtsezko erreferentea izanik ere, ...

Gehiago irakurri

Duintasunaren sarrailak

2018/03/13

Hamar minutu neramatzan dantzari lagun bat saio bat egiteagatik kobratutakoa ez zela asko konbentzitzen. Argudioak eta argudioak ematen, egindako lanaren duintasunaren zati bat diru-sarian dagoela adierazteko. Saioa prestatzeko entsegua, ordenagailuan eta whatsappean emanaldiko doiketak egiten p...

Gehiago irakurri 1

Kudeatzailea beldurra kudeatzen

2018/02/15

Egunerokotasunari aurre egiteko esaldi positiboz betetzen ditugu egunero sare sozialak. “Egin ezazu, eta beldurra baduzu, beldurrarekin egin ezazu”; “beldurra da zarenaren eta izan zaitezkeenaren arteko harresia”, “ausarta ez da beldurrik ez duena, beldurra gainditzen duena baizik”. Tir...

Gehiago irakurri

Dantzaren etekina

2017/12/05

Teknologia digitalak gure egunorokoan duen eragina aztertzen du Byung-Chul Han hegokorear filosofoak, hainbat gairen artean. Berlingo Unibertsitatean aritzen da lanean. Bere argitalpenen artean dago Nekearen gizartea liburua, eta gaur egungo lan-ereduak eta jarrerak aztertzen ditu. Etekinare...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Gari Otamendi on Neska-mutil kurduak: gerrarako armak hartuta, dantzarako eskutik helduta

2016/02/15

Bideo eta testu interesgarrik Kattalin. Beste soka-dantza bat ekarri didate gogora. Hemen duzu Sadam Hussein, beste gauza askoren artean, milaka kurdu hil eta hilarazi zituena, soka-dantza baten buruan:
https://www.youtube.com/wat[…]g&index=341&list=WL
Gizonen soka-dantza Husseinena, purua ahoan (beste sinbolo faliko bat?), guztien nagusi. Dantza botere-erakustaldirako tresna gisa ageri zaigu hemen.
Jarritako irudi eta egoera guztietan dantzak funtzio garrantzitsua betetzen duela iruditzen zait, kasuan kasuko gizarte-ereduaren eta antolaketaren erakusgarri gisa. Benito Lertxundik Zuberoa diskan kantatzen zuen moduan, "bizitzaren soka-dantzan / lehenbiziko jauzi /natura eta bizi-indarren / ereberritze kosmozkoan /bizi sinestearen oinarri". Eskerrik asko.

Gari Otamendi on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Juan Antoniori eta Mariani! Sobra ere, merezitako izendapena.

Gari Otamendi on Joseba Juarez Mendizabal, dantzarion agurra

2014/11/10

Bizipoza. Baikortasuna. Energia. Eredua.
Joseba Juarezek eskuzabaltasunez ematen zituen.
Dantzatzen duen herri bat ez da inoiz hiltzen.
Dantzariongan bizi zara, dantzan.
Eskerrik asko Joseba.
Gari Otamendi

Gari Otamendi

Añorga, 1980

Añorgako Dantzariak eta Donostiako Argia taldeetako dantzaria. Gaur egun dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari naiz lanean Gipuzkoako Dantzagunean. Musikari gisa, dantza gozatu nahi dutenentzat arrabita jotzen gozatzen dut Errebal taldean. 

Twitterren @arrabita naiz, eta Facebooken ere aurki nazakezue.