Dokumentuaren akzioak
Quinto, levanta
Ez zaigu berehala ahaztuko joandako ostiral arratsaldea.
Donostiako Konstituzio plazan egin behar genuen emanaldirako ordu erdi inguru falta zen eta soinu proba egiten ari ginela, jende multzo bat ikusi genuen soinu-mahaiaren ondoan. Jotzen jarraitu genuen, besterik gabe, baten bat mareatu zela pentsatuta. Anaia garrasika etorri zitzaigun, baina.
“Ixo, joder! Guti da!”. Jose Mari Gutierrez, Guti, gure taldeko atabalarietako bat zen. Ostiralean ez zuen jo behar, baina emanaldia ikustera etorri zen. Ketxu, beste atabalariari esan omen zion, ohiko legez, atabala ondo afinatzeko. Ehun metro ere egin ez zituenean erori zen soinu-mahaiaren ondoan. Denbora gelditu zen handik aurrera; zerua belztu eta negar egin zuen.
Bizipoza zuen Gutik, inork bazuen. Esaten da eta topikoa dirudi ia. Baina hala zen. Denontzat zeukan beti komentario, broma edo irribarre bat. Nik ez dut gogoratzen inoiz haserre ikusi izana eta umetatik ezagutzen dugu. Arkaitzen jotzen zuen, aurretik Argiako ikuskizunetan, Añorgako aurreskuan eta eskatzen zioten edozein lekutan. Joan zen urtean gurekin etorri zen Cantonigroseko jaialdira. Taldeko aitatxo. Gela berean egon ginen eta goizero-goizero ernegatzen ninduen soldadutzako kantu berarekin: “Quinto levanta, tira de la manta...”. Kantu hura izan nuen buruan ostiral iluntzean ordubete luzez Konstituzio plazan.
Baina Guti ez zen jaiki.
2008ko irailaren 12ko ostiral iluntzea ez zaigu inoiz ahaztuko. Guti, ez zaitugulako inoiz ahaztuko.
---------------------------------------------
Hemen Beñatek egindako bertsoa:
Atabalaren tarrapatatan
sortzen zitzaigun algara
Zaparradaren tarrapatatan
heldu zen ur gazitara
Taupada baten tarrapatatan
joan zaren arren jada
Atabalaren zaparradaren
taupadan biziko gara
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Gari Otamendi
Añorga, 1980
Añorgako Dantzariak eta Donostiako Argia taldeetako dantzaria. Gaur egun dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari naiz lanean Gipuzkoako Dantzagunean. Musikari gisa, dantza gozatu nahi dutenentzat arrabita jotzen gozatzen dut Errebal taldean.
Twitterren @arrabita naiz, eta Facebooken ere aurki nazakezue.
Jasotako azken erantzunak
- Iñaki Zugasti on Duintasunaren sarrailak 2018/02/27
- Patxi Montero on Ez da kasualitatea 2017/05/11
- Patxi Montero on Egia gordin bat 2017/01/16
- Iñaki Zugasti on Kolakau dekonstruitua 2016/04/06
- Oier Araolaza on Guillermo Altuna dantza-maisua hil da 2014/10/03
- Xabier Etxabe on Guillermo Altuna dantza-maisua hil da 2014/10/03
-
oier on Quinto, levanta
oier2008/09/14
-
aritz on Quinto, levanta
aritz2008/09/14
-
gari on Horrelako gehiago egin behar dira
gari2008/06/11
-
oier on Horrelako gehiago egin behar dira
oier2008/06/11
Arkaitz-eko guztioi besarkada handi bat Iruñetik! Animo!