Dokumentuaren akzioak
Duintasunaren sarrailak
Hamar minutu neramatzan dantzari lagun bat saio bat egiteagatik kobratutakoa ez zela asko konbentzitzen. Argudioak eta argudioak ematen, egindako lanaren duintasunaren zati bat diru-sarian dagoela adierazteko.
Saioa prestatzeko entsegua, ordenagailuan eta whatsappean emanaldiko doiketak egiten pasatako denbora, edota saioaren eguneko orduak kontabilizatu ditugu, besterik ez bada, emandako denbora neurtzeko.
Jakintza eta abildadea ere kontuan hartu ditugu. Egindako lana erraza suertatu zaiola esan dit, eta zehazki horregatik deitu diotela azpimarratu diot. Messik igandetan futbolera jokatzeagatik milioiak kobratzea baleko argudioa izan da.
Azken boladan, mantra-hitz ari da bihurtzen prekarietatea. Deigarria da, kontraesanean baitago sorkuntzarekin, alegia boladan dagoen beste mantra-hitzarekin. Honezkero, goseak sormena pizten duela esatea erabat friboloa da.
Ez da mantra-hitz hutsa. Orokorra den egoera baten adierazlea da. Kultur sektore askotako gero eta pertsona gehiagori entzuten ari naiz, eta zenbait kasutan, egoera muturrekoa da.
Bi minutu. Horixe da ondoko bulegoan hondatutako atea irekitzeko sarraila-konpontzaileak behar izan duen denbora. Hainbat bulegok partekatzen dugun sukaldeko labana hartu eta zello zinta batekin inprobisatu du maratila. Baten batek pentsa lezake txapuzero bat izan dela, baina argi zioen fakturako gaiak: atea irekitzea izan da zerbitzua.
Faktura xehea zen. Urgentziazko irteera, egindako lana eta pasatako denbora… dena boligrafoz txukun idatzita. Patxada handiarekin itxoin dio kutxazainera esku-dirua ateratzera joan behar izan duen bulegariari. Laurogeita hamar eguneko epeko ordainketen eskarmentua.
Halakoetan, sarraila-konpontzailearen azal gogorra kritikatzera garamatza inertziak. Eskatutakoa beteta eta jornala jasota joan da. Duintasunez.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Gari Otamendi
Añorga, 1980
Añorgako Dantzariak eta Donostiako Argia taldeetako dantzaria. Gaur egun dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari naiz lanean Gipuzkoako Dantzagunean. Musikari gisa, dantza gozatu nahi dutenentzat arrabita jotzen gozatzen dut Errebal taldean.
Twitterren @arrabita naiz, eta Facebooken ere aurki nazakezue.
Jasotako azken erantzunak
- Iñaki Zugasti on Duintasunaren sarrailak 2018/02/27
- Patxi Montero on Ez da kasualitatea 2017/05/11
- Patxi Montero on Egia gordin bat 2017/01/16
- Iñaki Zugasti on Kolakau dekonstruitua 2016/04/06
- Oier Araolaza on Guillermo Altuna dantza-maisua hil da 2014/10/03
- Xabier Etxabe on Guillermo Altuna dantza-maisua hil da 2014/10/03
-
oier on Quinto, levanta
oier2008/09/14
-
aritz on Quinto, levanta
aritz2008/09/14
-
gari on Horrelako gehiago egin behar dira
gari2008/06/11
-
oier on Horrelako gehiago egin behar dira
oier2008/06/11
Baina ... dantzaren beharra sentitzen ez duenak zer nahi du ordaindu?
Hor dago koxka ... nola baliogaitu dantza?