Neska-mutil kurduak: gerrarako armak hartuta, dantzarako eskutik helduta

2016/02/15
Neska-mutil kurduak: gerrarako armak hartuta, dantzarako eskutik helduta

Govend deitzen dute turkuek, jaiotza, urteberri egun, ezkontza zein beste edozein ospakizunetan sokan, borobil irekian egiten duten dantza. Inguruko beste hainbat herritan ere dantzatzen dituzte era honetako soka-dantzak, baina beste zenbaitetan ez bezala, kurduen soka-dantzetan, ohikoa izaten da gizon eta emakumeak elkarrekin aritzea, eskuz esku, soka berean dantzan.

Gerra eta soka-dantza uztartzen dituzten irudiek "Gerra eta soka-dantza Salonikan eta Berrizen" artikulua ekarri digute gogora. Salonikan, 1916an, Lehen Mundu Gerran serbiar ofizialek eskoziarrekin dantzatutako kolo edo soka-dantzaren irudi ederretan edo Berriz-en, 1939an, soldadu eta herritarrek elkarrekin dantzatutako aurreskuaren irudiak, oso gertuko egiten zaizkigu Kurdoen irudiokin.

THE SERBIAN ARMY IN THE SALONIKA CAMPAIGN 1915-1918Argazkia: Ministry of Information First World War official collection © IWM (Q 32156)

MINISTRY OF INFORMATION FIRST WORLD WAR OFFICIAL COLLECTIONArgazkia: Ministry of Information First World War official collection © IWM (Q 32071) 

 

Berriz, Andikona, 1939-08-20. Argazkia: Indalezio Ojanguren / Guregipuzkoa.net CC-BY-SA

Gari Otamendi
Gari Otamendi
2016/02/15 08:41
Bideo eta testu interesgarrik Kattalin. Beste soka-dantza bat ekarri didate gogora. Hemen duzu Sadam Hussein, beste gauza askoren artean, milaka kurdu hil eta hilarazi zituena, soka-dantza baten buruan:
https://www.youtube.com/wat[…]g&index=341&list=WL
Gizonen soka-dantza Husseinena, purua ahoan (beste sinbolo faliko bat?), guztien nagusi. Dantza botere-erakustaldirako tresna gisa ageri zaigu hemen.
Jarritako irudi eta egoera guztietan dantzak funtzio garrantzitsua betetzen duela iruditzen zait, kasuan kasuko gizarte-ereduaren eta antolaketaren erakusgarri gisa. Benito Lertxundik Zuberoa diskan kantatzen zuen moduan, "bizitzaren soka-dantzan / lehenbiziko jauzi /natura eta bizi-indarren / ereberritze kosmozkoan /bizi sinestearen oinarri". Eskerrik asko.