Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Gari Otamendi

Orain arteko ekarpenak

Guillermo Altuna dantza-maisua hil da

2014/10/03

Atzo hil zen, 86 urterekin, Guillermo Altuna, Añorgako dantza-maisua. Joan zen mendeko 50eko hamarkadan Añorgako Dantzariak trebatzen aritu zen, eta berak hartu zuen 1926tik Añorgan irakasten ari izandako Pujana aita-semeen lekukoa. Kandido Pujanaren azken taldeko ikaslea izan zen Guillermo, eta...

Gehiago irakurri 2 erantzun daude

dantzan.com, zorioneko salbuespena

2011/03/25

Hilabete honetan bete ditu dantzan.com ek hamar urte. Esan beharrik ez dago, Euskal Herriko dantzarientzako ezinbesteko informazio-iturria dela eta, hamarkada bateko ibilbidean, albiste-emaile, gordailu, edo iritziak emateko eta konpartitzeko gunea izan da, besteak beste. Normalizazioa...

Gehiago irakurri

Quinto, levanta

2008/09/14

Normal 0 21 Ez zaigu berehala ahaztuko joandako ostiral arratsaldea.   Donostiako Konstituzio plazan egin behar genuen emanaldirako ordu erdi inguru falta zen eta soinu proba egiten ari ginela, jende multzo bat ikusi genuen soinu-mahaiaren ...

Gehiago irakurri 2 erantzun daude

Horrelako gehiago egin behar dira

2008/06/11

Billabonako Oinkari dantza taldeak antolatutako mahai-inguruan egon nintzen atzo, Gurea antzokian. Oier Araolaza, Edu Muruamendiaraz, Jokin Otamendi eta Aritz Salamanca izan ziren hizlariak eta Garikoitz Udabe kazetari usurbildarra moderatzailea. Alain Maya iragarrita zegoen, baina ez zen etorri. ...

Gehiago irakurri 8 erantzun daude

Eskerrik asko Urki

2008/05/04

Santa Kruz eguna ospatu zuten atzo Andoainen urtero legez. Urterokoa ez dena -eta hemendik aurrera hala izatea espero duguna- Urki dantza taldeak egindako ezpata-dantza da. Iñaki Arregi eta Juan Antonio Urbeltz Argia dantza taldeko zuzendariaren eta koreografoaren laguntza izan dute horretara...

Gehiago irakurri 6 erantzun daude

Bilboko joan-etorriak

2008/02/22

Anaia Jokin eta biok Bilbora joan-etorri parea egingo dugu aste honetan, luxuzkoak biak. Egia esan, zorte handia dugu, musikari, dantzari eta teknikari bikainekin aritzeko aukera dugulako. BilbaoMusika k antolatuta, asteazkenean Jean Mixel Bedaxagar eta Mixel Arotze zuberotarrek...

Gehiago irakurri Erantzun 1 dago

Fandango sentsuala

2007/11/27

Ostiral arratsaldeetan klaseak ematen ditut Amarako Ernest Lluch kultur etxean. Mikel Iturria da bertako zuzendaria eta blog bikain batean idazten ditu bere harrikadak. Hona hemen gaur nirea. Joan zen ostiraleko klasea amaitu eta pareko tabernara joan ginen ikasle batzuk. Ardo goxoak b...

Gehiago irakurri 2 erantzun daude

Mundu tradizionala underground

2007/01/26

Dantza taldeek monopolizatu al dute dantza? Neurri batean, bai. Ez, ordea, erabat, nahiz eta galbahea garrantzitsua izan den. Egun oso modan dagoen hitza edo kontzeptua da alternatibo. Aurretik ere, underground izan zen denek ahotan zerabiltena... Gauzak nola diren: sistematik kanpo, etengabe ald...

Gehiago irakurri Erantzun 1 dago

Zer gertatzen da instituzioak ekintzak baino garrantzia handiago hartzen duenean?

2006/11/08

Zer gertatzen da instituzioak ekintzak baino garrantzia handiago hartzen duenean? Dantza talde bat... Etengabeko krisia bizi omen du dantzak. Eskasia gorria. Bada, ordea, sobera dugun zerbait; dantza taldeak, alegia. Bizpahiru milioi biztanle inguruko herri batean, ziento batzuk gorabehera, laur...

Gehiago irakurri 2 erantzun daude

Dantzaren plazera: Le Grand Bal de l´Europe jaialdia

2006/08/04

            Ea bada. Zero mezua eta gero, abuztuarekin batera hasiko dugu martxa. Agur pare bat, hasteko. Billabonako Oinkari dantza taldeari, batetik, Santio egunean, euriagatik, ez genuelako bertan emanaldia egiterik izan. Nolanahi ere, itzuliko gara eta hitzordua urria inguruan daukag...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Gari Otamendi on Neska-mutil kurduak: gerrarako armak hartuta, dantzarako eskutik helduta

2016/02/15

Bideo eta testu interesgarrik Kattalin. Beste soka-dantza bat ekarri didate gogora. Hemen duzu Sadam Hussein, beste gauza askoren artean, milaka kurdu hil eta hilarazi zituena, soka-dantza baten buruan:
https://www.youtube.com/wat[…]g&index=341&list=WL
Gizonen soka-dantza Husseinena, purua ahoan (beste sinbolo faliko bat?), guztien nagusi. Dantza botere-erakustaldirako tresna gisa ageri zaigu hemen.
Jarritako irudi eta egoera guztietan dantzak funtzio garrantzitsua betetzen duela iruditzen zait, kasuan kasuko gizarte-ereduaren eta antolaketaren erakusgarri gisa. Benito Lertxundik Zuberoa diskan kantatzen zuen moduan, "bizitzaren soka-dantzan / lehenbiziko jauzi /natura eta bizi-indarren / ereberritze kosmozkoan /bizi sinestearen oinarri". Eskerrik asko.

Gari Otamendi on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Juan Antoniori eta Mariani! Sobra ere, merezitako izendapena.

Gari Otamendi on Joseba Juarez Mendizabal, dantzarion agurra

2014/11/10

Bizipoza. Baikortasuna. Energia. Eredua.
Joseba Juarezek eskuzabaltasunez ematen zituen.
Dantzatzen duen herri bat ez da inoiz hiltzen.
Dantzariongan bizi zara, dantzan.
Eskerrik asko Joseba.
Gari Otamendi

Gari Otamendi

Añorga, 1980

Añorgako Dantzariak eta Donostiako Argia taldeetako dantzaria. Gaur egun dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari naiz lanean Gipuzkoako Dantzagunean. Musikari gisa, dantza gozatu nahi dutenentzat arrabita jotzen gozatzen dut Errebal taldean. 

Twitterren @arrabita naiz, eta Facebooken ere aurki nazakezue.