Orain arteko ekarpenak
Otsagabiko Katxutxaren arrastoaren atzetik
2013/03/14
Sarri pentsatzen dugu gure dantzen urratsak, jantziak, doinuak... gureak direla eta kitto! Gureak diodanean esan nahi dut, gure herrikoak, edo gure herrialdekoak, edo Euskal Herrikoak bakarrik. Batzuetan aldiz, kasualitate batek, hari-mutur eder bat eskaintzen digu eta mataza ia bakarrik askatzen zaigu sudur aitzinean. Hona niri Otsagabiko Katxutxarekin gertatu zaidana.
Atsuak, Ituren eta Zubietako zomorro
2013/01/30
Pena handiz baina beste behin ere ez dut Ituren eta Zubietako inauterietan egoterik izan. Hala ere, saiatu naiz egunkarietan-eta, bertako berri irakurtzen eta irudiak begiratzen. Ederra behar zuen giroa, udaberriko eguraldiaz lagundua, gainera. Ikusi ditudan argazkietatik, batek ernegatu nau bere...
Poesia (eta dantza) gaurkotu beharraz
2013/01/17
Urtarrilaren 16an, poesia eguneratu beharrari buruzko kezken inguruko artikuloa idatzi zuen Iñigo Astiz kazetari rameganteak Berrian . Bertan hainbat idazleren hitzak jaso zituen Astiz-ek. Ni ez naiz poesia irakurle fina, baina interesa piztu zidan gaiak eta artikuloa irakurtzeko denbora hartu nue...
Ioannes de Quirno-ren herria: Dantxarinea
2012/12/12
Otsondotik jaitsi eta Urdazubira ezker hartzeko, Senperera Herri urratsera joateko, txikitan dentistara Hazparnera joateko... hainbatetan tokatu zaigu Dantxarineatik pasatzea, Nafarroatik Lapurdirako bidean. Dantzariok badugu gure herria propioa ere! pentsatu izan dut holakoetan. Ba ote dute beste nonbaiteko dantzariek haiei eskainitako herri bat? Asteburuan berriz ere pasa naiz handik eta beste galdera bat etorri zait burura. Dantxarinea bai... baina zer dantzariren etxea izanen da -enea hori? Gaur interneten pixka bat arakatu eta bilatu ditut datutxo batzuk. Agian ezagunak izanen dira, baina niretako berriak dira eta hemen bildu eta partekatzea otu zait.
San Fermin Aldapakoaren dantzak 2012
2012/09/20
Laugarren urtez karrikaratuko ditu Duguna dantza taldeak heldu den igandean, irailak 23, San Fermin aldapakoaren dantzak.
Biba Xune!!!!
2011/11/21
Gaurkoan ez nator dantzaz hitzegitera. Lehen banuen bestelako gaien inguruan solasteko beste txoko bat, baina hau da gelditzen zaidan bakarra eta barkatuko nauzue. Larunbatean Gartxot , Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordiren animaziozko filma ikusten izan nintzen. Dagoeneko banuen ikus eta senti ne...
Iruñeko erraldoien 7 jauziak
2011/07/21
Bitxikeri bat gaurkoan! Iruñeko erraldoien dantza errepertorioa kalejirek eta balts-ek osatzen dute batez ere. Noizean behin bada dianak eta rumbak dantzatzen dituenik ere (Afrikako erregeak eta Amerikako erreginak, noizbehinka). Iaz konpartsaren 150. urteurrena ospatzeko mutil-dantzekin, mazurke...
Txapelketak, eredu sortzaileak (baita San Ferminak iragartzeko kartelen kasuan ere)
2011/04/07
Irakurri izan dizkiot Oier Araolaza ri dantza eta bertso txapelketen inguruko bere iruzkinak , lehenago ere eta duela gutxi ere bai, bertsolarien jardunaldien karietara. Horietan, bere argudio nagusietako bat izaten da txapelketak "ereduak sortzeko, hedatzeko eta ezartzeko makinak" direla. "Txap...
Lotuneak: Okzitaniako inauterietatik San Ferminetara
2011/02/15
Aspaldian deus idatzi gabe eta gaur animatu naiz berriz. Jose Luis Ansorena k Txistulari aldizkarian idatzitako " Procedencia de algunas melodías populares vascas " artikuloan zera irakur dezakegu: ...Entre los colectivos que influyeron en la introducción de melodías exóticas en nuestra música p...
Lotuneak: Ekialdeko arin-arinak
2010/05/12
Beste bitxikeri baten berri gaurkoan. Gure plazetan gehien dantzatzen den dantza bikotea dugu fandangoa eta arin-arina edo, kopla izatekotan, jota eta porrusalda. 2/4 erritmoa duten arin-arin edo porruari erreparatuko diegu gaurkoan, izan ere, parekotasunak topatu baititugu hemengo eta ekialdeko ...
Orain arteko erantzunak
Aritz Ibañez Lusarreta - Dantza irudien bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek
2013/11/13
Euskal Herriko dantzei buruzko irudi bat behintzat topatu dut nik. Hauxe: http://goo.gl/Qos4TJ (Euskal guda dantza, gerlari hil baten apoteosiarekin)
Aritz Ibañez Lusarreta - Dantza irudien bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek
2013/11/13
Euskal Herriko dantzei buruzko irudi bat behintzat topatu dut nik. Hauxe: http://goo.gl/Qos4TJ (Euskal guda dantza, gerlari hil baten apoteosiarekin)
Aritz Ibañez Lusarreta - Ravel Jauna - TVPI Baiona
2013/10/28
Niri izugarri gogorra egiten zait "Ravel ez dut ezagutzen, ez naiz musikari bat, eta ez dut ezagutzen bere obra salbu boleroa" esatea eta Raveli buruzko [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - ETB Seguran 30 urte
2013/10/24
Erabat ados! Nik telebistaren papera ere azpimarratuko nuke, izan ere, elkarrizketatuek diotenetik ondorioezta daiteke, lehenago ezberdin dantzatzen bazen eta telebista txapelketa ematen hasi denetik homogeneizazio [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - ETB Seguran 30 urte
2013/10/23
Ni Joxe Mari Telleriak dioenarekin geratzen naiz. Lehen beste era batera dantzatzen zen! Eta Mendizabalek dio alde teknikoa gailendu dela, baina uste dut hori ez [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Virsky Ukrainako Folklore Ballet Nazionala - ETB2 1996
2013/10/16
Ostras! Ze animaliak Arkaitzen bideoko dantzariak! Ikaragarria 1:36 minutua!!! Ala ensaiatzera! :)
Aritz Ibañez Lusarreta - Hernio: Erromeria Zelatun 2013
2013/10/15
Ederra bideoa! Bestetik, aspaldiko erromerietako argazki zaharrak ikustean interesgarria izaten da jendearen arropei erreparatzea. Hemendik 70-80 urte barrukoek ere izanen dute zertan fijatu! :)
Aritz Ibañez Lusarreta - Ezpata-dantzak San Migeletan, Xemeindik Igantzira eta Iurretatik Ontariora
2013/10/01
Handik eta hemendik tiraka bildu ditut informazio batzuk. San Migel egunez egiten dituzte dantzak Igantzin. Ezpata-dantza eta Makil-dantza bat behintzat. (http://www.flickr.com/photos/txoperena/6952363868/sizes/l/in/set-72157629865114183/ eta http://www.flickr.com/photos/txoperena/7098442907/sizes/l/in/set-72157629865114183/) Goizeko 10:00etan [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Ezpata-dantzak San Migeletan, Xemeindik Igantzira eta Iurretatik Ontariora
2013/09/27
Mundu hauetan gero eta gehiago murgildu, gero eta ezjakinago sentitzen da bat. Duela ez asko, 2-3 urte, jakin izan nuen Igantzin ezpata-dantza bat bazela. Gaurkoarekin [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Cetina: Contradanza 1991
2013/09/13
Cetinako Dance-aren argazkiak ikusiak nituen baina ez dantza bera. Bitxia, errepikakorra, bufoneskoa, beste garai bateko dantza, baina ah ze ederra! Bideoa oso-osorik ikusiz gero dantzan-ikasiko [...]