Dokumentuaren akzioak
Poesia (eta dantza) gaurkotu beharraz
Urtarrilaren 16an, poesia eguneratu beharrari buruzko kezken inguruko artikuloa idatzi zuen Iñigo Astiz kazetari rameganteak Berrian. Bertan hainbat idazleren hitzak jaso zituen Astiz-ek. Ni ez naiz poesia irakurle fina, baina interesa piztu zidan gaiak eta artikuloa irakurtzeko denbora hartu nuen.
Iñigok elkarrizketatutako idazleetako bat Angel Erro Burlatarra dugu. Idazle zorrotz eta piperduna da Erro eta bereziki interesgarri iruditu zitzaikidan bere hitzak. Hona hemen horietako batzuk:
«Gaurkotzeari buruzko kezka oso zaharra da. Kasik-kasik, kontu zaharkitu bat da»
«Neurri batean, alferrekoa da zaharberritzeari buruzko kezka hori. Ez da zerbait guk egin behar duguna kontzienteki, da gauza bat berez datorkiguna. Berdinak izaten jarraitzen saiatuta ere, aldaketak egingo ditugu (...) Aldatzeko saio kontziente bat egiten duzunean, arriskua da gelditzea oso kontu kanpokoetan. Oso zaharberritze azalekoa da hori. Eta zaharberritzen duzu kontu teknikoetan, eta hizkera eta lexikoan. Baina badaude sakoneko aldaketa batzuk nahi gabe joaten direnak eta gaur egun ikusten ez ditugunak. Gu konturatu gabe ere gertatzen direnak»
Izan ere, Erroren esanetan poesiaren alorrean nola, dantzaren munduan ere, gaur eguneko eztabaidagai izanagatik ere, zaharra da zaharberritze beharrari buruzko iritzia (artikulo horretan agertzen dena baino zaharragoa ere, baina balio dezala adibide gisa).
Bestetik, niretako, dantzaren munduan ere modu inkonstzientean gertatzen da zaharberritze hori, dantza bat dantzatua den une bakoitzean berritzen doalako eta dantzari berak ere ez duelako bi aldiz berdin-berdin dantzatzerik. Hortik abiatuta, gure dantzen mundutxoan ematen diren zaharberritze kontzienteei buruz, berdin pentsatzen dut: benetan landuak eta oinarridunak ez badira, azalezko jolas baino ez izateko arrisku handia dutela.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Aritz Ibañez Lusarreta
Jasotako azken erantzunak
- Aritz Ibañez Lusarreta on Euskararen zinta-dantza: euskal dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz
- Xabier Etxabe on Euskararen zinta-dantza: euskal dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz
- Aritz Ibañez Lusarreta on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Xabier Etxabe on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Anartz Ormaza Ugalde on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Aritz Ibañez Lusarreta on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Oier Araolaza on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Patxi Laborda on Nafar eta zuberotar dantzariak Bartzelonako 1929ko Nazioarteko Erakusketan
- Aritz Ibañez Lusarreta on Yanza yauci, zortzitan sinple eta burrunba dantza, 1920an Iruñean
- Ekaitz Santazilia on Yanza yauci, zortzitan sinple eta burrunba dantza, 1920an Iruñean