Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Gu ez gara talde folkloriko bat. Guk ez dugu lehengo euskal dantzarik dantzatzen"

Dokumentuaren akzioak

"Gu ez gara talde folkloriko bat. Guk ez dugu lehengo euskal dantzarik dantzatzen"

2009/03/05 13:41

1972. urtean Joxe Mari Arregi zen Hazparneko Elgar Oinkari dantza taldeko zuzendaria. Bi urte lehenago sortu zuen taldea Jesus Luisa Esnaolak. Gerra aurrean, Euskal Herri osora zabaldu zen Durangaldeko dantzari dantzari aldaketak egin zizkionetako bat izan zen Esnaola. 1970. urtean sortu zen beraz Elgar Oinka, talde sortu berria Zeruko Argia aldizkarian elkarrizketa hau egin zuten denboran. Garai hartako dantza giroaz ohartzeko dokumento interesgarria da elkarrizketa. Esaterako, Arregiren hitzetan Elgar Oinkari ez zen gainontzeko dantza taldeen gisakoa:

"Beste dantza talde folklorikoen gizasoak ez gara gu.Gu ez gara talde folkloriko bat. Guk ez dugu lehengo euskal dantzarik dantzatzen. (...) guk ezditugu ez Gipuzkoako, ez Lapurdiko eta ez Euskalerriko beste inungo dantzarik dantzatzen. Talde folklorikoa ez ginela orregatik nion. Guk dantza berriak sortu ditugu". 

Zenbait dantza talde tokian tokiko dantzak berreskuratzeko lanean ari ziren buru belarri. Beste batzuk, Elgar Oinkari kasu, sormen lanetara emanak. Dantza tradizionalen eta lan berrien arteko harremanez ere solastu zen Joxe Mari Arregi elkarrizketa honetan:

"Leengo dantza zaarrak gorde eta indartu egin bear dira. Dantza zaar asko dago gainera erdi galdurik Euskalerriko bazteretan. Dantza oriek jaso eta dantzatuko egin bear dira. Talde folklorikoak zen bat eta uguariago eta obe.(...) Dantza zaarrak dira gure dantzen oinarri. Dantza oriek dituzten pausoez baliatuz egiten dugu guk gure dantza berria. Leengo dantzen muina bilatuz eta jasoez dantza berria moldatzen dugu, expresio berria ematen diogu. Euskal sustralari jarrai tuz ari gara beraz lanean".

Sormen lan horiek urratu zezaketen bideari buruz ere galdetu zion kazetariak eta Agirrek erantzun:

"Gu egiten arigarena asiera bat besterik ez da. Gu bideak urratzen asi gara. Irteera bezala berriz nik oos andia ikusten dut. Orain hadira abesti berri asko. Abesti oriez baliatuz dantza asko eta asko egin daiteke. Dantza batzuk onak izango dira, besteak txarrak. Baina piskan piskana gauzak tajutzen joango dira. Ori arriak esango du".

Espainiako prentsa historikoaren liburutegi digitalean topatu ahalko dituze, akaso, halako altxor gehiago.

Dokumentuaren akzioak

labrit
2009/03/06 11:47

Ba 1972. urteko artikuloa dela jarri duzuelako, ze bestela, gaur egungo zenbaitzuen diskurtsoa (edo diskurtso eza) zela esango nuke. Gu modernook! Historia ziklikoa dela ez da dudarik.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.